Danzigeko Poloniako Posta Bulegoaren defentsa

Koordenatuak: 54°21′18″N 18°39′25″E / 54.355°N 18.6569°E / 54.355; 18.6569
Wikipedia, Entziklopedia askea
Danzigeko Poloniako Posta Bulegoaren defentsa
Bigarren Mundu Gerrako Poloniaren inbasioa
Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran
SS Heimwehr Danzigeko soldaduak Poloniako posta-bulegoaren aurkako erasoan, ADGC ibilgailu-armatuaren babespean.
Data1939ko irailaren 1etik
LekuaDanzig Hiri Askea
Koordenatuak54°21′18″N 18°39′25″E / 54.355°N 18.6569°E / 54.355; 18.6569
EmaitzaAlemaniar garaipena
Gudulariak
Hirugarren Reicha Alemania Nazia
 Danzig Hiri Askea
Polonia Poloniako Bigarren Errepublika
Buruzagiak
Danzig Hiri Askea Willi Bethke
Hirugarren Reicha Johannes Schaffer
Polonia Konrad Guderski 
Polonia Alfons Flisykowski Exekutatua
Indarra
180 Danzigeko polizia
3 ibilgailu korazatu
2 75 mmko artilleria arma
105mm howitzer bat
56 postari eta euren familiak (43 armatu)
Tankeen aurkako errifle bat
3 metrailadore
Galerak
8 hildako
14 zauritu
38 atxilotu eta exekutatu[1]
8-10 hildako
21-22 zauritu

Danzigeko Poloniako Posta Bulegoaren defentsa(gaur egungo Gdańsk) Bigarren Mundu Gerrako lehen gertakarietako bat izan zen, Poloniaren inbasioaren baitan[2]. 1939ko irailaren 1ean Alemania Naziak Polonia inbaditu zuen, Schleswig-Holstein korazatuak Westerplatteko penintsula eraso zuen goizeko 04:45tan. Danzigeko paramilitarrek eta poliziak Alemania babestu zuten hiriaren kontrol osoa bereganatzeko, Poloniako Posta Bulegoa hartuz. Posta Bulego hau Versaillesko Itunaren ondorioz Poloniaren lurraldez kanpoko eraikinak ziren.

Poloniako posta bulegoko langileek eraikina babestu zuten 15 orduz, euren aurka ari ziren SS Heimwehr Danzigen, SAko formazio lokalen eta Danzigeko poliziaren unitate berezien aurka. Eraikina babestu zuten lau pertsonek lortu zuten ihes egitea Alemaniak bulegoa konkistatu aurretik; beste guztiek heriotza zigorra jaso zuten borrokalari ilegal gisa, 1939ko urriaren 5ean, eta exekutatu zituzten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Polonieraz) WojtekG. (2023-08-31). «1 września 1939 roku miała miejsce obrona Poczty Polskiej w Gdańsku » Historykon.pl» Historykon.pl (Noiz kontsultatua: 2023-09-25).
  2. Zaloga, Steve. (2005). Poland 1939: the birth of blitzkrieg. (Nachdr.. argitaraldia) Osprey ISBN 978-1-84176-408-5. (Noiz kontsultatua: 2023-09-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]