Danzig Hiri Askea
|
Danzig Hiri Askea |
|||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1920 – 1939
Nazioen Ligaren agintean |
|||||||||||
|
|
|||||||||||
| Goiburua Nec Temere, Nec Timidi «Ez ausartegi, ezta beldurti ere» |
|||||||||||
| Ereserkia Fitxategi:Für Danzig |
|||||||||||
Danzig Hiri Askearen kokapena Europan, Bigarren Mundu Gerra aurretik |
|||||||||||
| Sorrera | 1920 | ||||||||||
| Desagerpena | 1939 | ||||||||||
| Hiriburua | Danzig | ||||||||||
| Hizkuntza(k) | Alemaniera eta poloniera | ||||||||||
| Eremua | 1.966 km2 | ||||||||||
| Biztanleria | 366.730 (est. 1923an) | ||||||||||
| Dirua | Danzigeko florina = 100 pfennige (Danziger Gulden alemanieraz) | ||||||||||
|
|||||||||||
Danzigeko Hiri Askea (Freie Stadt Danzig alemanez, Wolne Miasto Gdańsk polonieraz) 1920ko ekainaren 10ean eratutako hiri-estatu autonomoa izan zen. Gaur egun Gdansk hiri poloniarra (1772tik 1920ra Prusiaren barne) Versaillesko Itunaren (1919) III. zatiko IX. atalak esandakoen arabera eratu zen. Era honetan, Alemaniarekiko independentzia lortu zuen eta Nazioen Ligaren esku gelditu zen eta Poloniak pribilegio ekonomiko eta diplomatikoak jaso zituen herri honen babesle bihurtu zelako.
1939an Hirugarren Reichak Danzig okupatu zuenez gero Hiri-askeko dohaina izateari utzi egin zion. Bigarren Mundu Gerraren amaieran ostera Poloniari egokitu zitzaion lurraldea.
Eduki-taula |
Jatorria [aldatu]
1807an, Napoleon I.ak estatu sasiautonomoaren dohaina eman zion hiriari. Baina 1815an, Vienako Batzarraren ostean, hiria berriro Prusiaren barnean gelditu zen. Hala ere, 1820an, Versaillesko Itunarekin Danzig hiriak aurreko autonomia berreskuratu zuen, alabaina Nazioen Liga eta Poloniaren kontrolpean.
Hiri-estatuaren ezarpena [aldatu]
1919an Lehenengo Mundu Gerra amaitu zenean Danzigeko hiria lurraldeen arteko tirabiren gunea bilakatu zen. Alde batetik, Alemaniak lurralde bera eskatzen zuen, bertan jatorri alemaniar zuen biztanleria ugaria zelako; bestalde, Poloniak hiria aldarrikatzen zuen Itsaso Baltikorako zuten sarbide bakarra zelako. Haren legezko jatorria Versaillesko Itunaren akordioan (100-108 artikuluetan) datza, honako hau adierazten baitzuen, hain zuzen:
-
- Danzigeko hiria ez da estatu gisan ezartzen, nazioarteko hiri aske gisan baizik, Poloniaren babesarekin, zeinek atzerrian hiria ordezkatzen duen eta kanpoko defentsaren arduraduna den, 1920ko akordioak Nazioen Ligak berretsi ostean.
- 1922an atondutako Konstituzioa zuen hiriak eta Nazioen Ligaren bermeaz gozatzen zuen eta Senatua eta Dieta osatzen zuten.
- Poloniari dagokionez, Danzigeko hiriak itsasontzi poloniarren berdintasuneko jarrera bermatu behar da; geroago, 1932ko abuztuaren 13an eta 1933ko irailaren 18an gerra-ontzi poloniarren arauketa ezarri zuen.
- Danzigek eta Poloniak aduanako batasuna eratu zuten.
- Hiri askearen tranbideak Poloniak erabiltzea bermetuta zegoen.
- Danzig eremu frankoa zen, Portuko Kontseilua kudeatzaile, bi lurraldeetako komisarioek osatzen zuten.
- Atzerriko harremanetarako, Hiri Askearekin lotutako harreman diplomatiko oro Poloniaren esku zeuden.
- Nazioen Liga hiriko babesaren arduraduna zen, 10. artikuluak berresten zuenez gero.
Politika [aldatu]
| № | Izena | Hasiera | Amaiera | Alderdia |
|---|---|---|---|---|
| Danzigeko Senatuaren Presidenteak | ||||
| 1 | Heinrich Sahm | 1920ko abenduaren 6an | 1931ko urtarrilaren 10ean | Ez |
| 2 | Ernst Ziehm | 1931ko urtarrilaren 10ean | 1933ko ekainaren 20an | DNVP |
| 3 | Hermann Rauschning | 1933ko ekainaren 20an | 1934ko azaroaren 23an | NSDAP |
| 4 | Arthur Karl Greiser | 1934ko azaroaren 23an | 1939ko abuztuaren 23an | NSDAP |
| Estatuaren Presidenteak | ||||
| 5 | Albert Forster | 1939ko abuztuaren 23an | 1939ko irailaren 1ean | NSDAP |
Nazioen Ligako Komisario Gorenak [aldatu]
Nazioen Ligako lurralde agintadunak ez bezala, Danzigeko Hiri Askeak (Sarreko arroaren lurraldea bezala) Nazioen Ligako kontrolpean iraun zuen. Herrialde ezberdinetako ordezkariek Komisario Gorenaren eginkizuna bete zuten:
| № | Izena | Aldia | Herrialdea |
|---|---|---|---|
| 1 | Reginald Thomas Tower | 1919–1920 | |
| 2 | Edward Lisle Strutt | 1920 | |
| 3 | Bernardo Attolico | 1920 | |
| 4 | Richard Cyril Byrne Haking | 1921–1923 | |
| 5 | Mervyn Sorley McDonnell | 1923–1925 | |
| 6 | Joost Adriaan van Hamel | 1925–1929 | |
| 7 | Manfredi di Gravina | 1929–1932 | |
| 8 | Helmer Rosting | 1932–1934 | |
| 9 | Seán Lester | 1934–1936 | |
| 10 | Carl Jakob Burckhardt | 1937–1939 |
Populazioa [aldatu]
| Nazionalitatea | Alemaniera | Alemaniera eta Poloniera |
Poloniera, Kaxubiera, Masuriera |
Errusiera, Ukrainera |
Hebreera, Yiddish |
Sailkatu gabeak | Guztira |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Danzigekoak | 327,827 | 1,108 | 6,788 | 99 | 22 | 77 | 335,921 |
| Danzigekoak ez direnak | 20,666 | 521 | 5,239 | 2,529 | 580 | 1,274 | 30,809 |
| Guztira | 348,493 | 1,629 | 12,027 | 2,628 | 602 | 1,351 | 366,730 |
| Ehunekoa | 95.03% | 0.44% | 3.28% | 0.72% | 0.16% | 0.37% | 100.00% |
Erlijioa [aldatu]
1924an, biztanleriaren %54,7 protestantea zen (220.731 pertsona inguru, gehiengoa luteranoak Antzinako Prusiar Eliza barne), %34,5 katolikoak (140.797 pertsona), eta %2,4 judutarrak (9.239 pertsona); halaber, beste gutxiengo protestante zeuden: 1.934 kalbinistak, 1.093 bautistak, 410 Humanista erlijiosoak. Era berean, 2.129 disidenteak ziren eta 1.394 biztanlek beste izendapeneko erlijioetan sinesten zuten eta 664 hiritarrek erlijiogabetzat zuten euren burua. Aipatzekoa da judutarren komunitatea 1910an 2.717 jarraitzaile izatetik, 1923an 7.282 izatera heldu zen eta 1929an 10.448 ziren, Polonia eta Errusiatik etorritako emigranteak batik bat.