Das Kapital

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Das Kapital
Kapital titel bd1.png
Egilea Karl Marx, Friedrich Engels (editorea) (1867)
Generoa Ekonomia, teoria politiko
Datuak
Jatorrizko izenburua Das Kapital, Kritik der politischen Ökonomie
Urtea 1867, 1885, 1894
Jatorrizko hizkuntza aleman
Argitaratzailea Verlag von Otto Meisner (1867, 1885, 1894)
Herrialdea  Alemania

Das Kapital, Kritik der politischen Ökonomie edo Das Kapital (alemanez das kapiˈtaːl ahoskatua) Karl Marx alemaniar ekonomialariaren obrarik garrantzitsuena. Hiru aletan argitaratu zen, 1867, 1885 eta 1894. urteetan; azken biak Engelsek idatzi zituen Marxek idatzitako eskuizkribu batzuen gainean oinarriturik. Obran Marxek sistema kapitalistari buruzko teoria, haren dinamika eta Marxen ustez kapitalismoak bere kasa egingo zuen hondamendirako bidea aztertu zituen. Das Kapital liburuaren parte handi bat plusbalio kontzeptuaz dago idatzia. Marxek dioenez, sistema kapitalistan lana, edo Marxek esaten duenez lan-indarra, ez da beste salgai bat baino, eta haren balioa langileak bizitzen jarraitzeko behar dituen produktuak edo iraupen-bideak ekoizteko beharrezkoak diren lan-orduena da. Kapitalistak langilea lan-indarraren balioaren arabera ordaintzen du, nahiz eta langileak iraupen-bideak ekoizteko baino denbora gehiago erabil dezakeen; hala, langileek ekoizten dituzten produktuek produktu horiek ekoiztuak izateko behar izan dena balio badute, diferentzia bat izango da lan-indarrak lorturiko produktuen balioen eta lan-indarraren balioaren artean; diferentzia horri Marxek plusbalio esaten dio. Obraren bigarren eta hirugarren aleetan Marxek sistemak oso-osorik hartuta dituen arazoez idazten du: krisi kapitalistei buruz eta kapitalaren interesari buruz besteak beste.

Erreferentziak [aldatu]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Das Kapital