György Lukács

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
György Lukács
1=Cover of Lukacs' History and Class Consciousness (German original)
György Lukácsen Historia eta klase kontzientzia lanaren azala

György Lukács hungariar filosofo eta literatura-kritikari marxista izan zen (Budapest, 1885 - 1971). Lukácsen eragina handia izan zen Europako komunismoan, XX. mendearen hasieran. Estetikaren ikuspegi marxista eman zuen ezagutzera, eta, halaber, Marxen gizarte industrialeko alienazioari buruzko teoriaren argibideak eman zituen. Berlinen eta Heidelbergen egin zituen zuzenbide-ikasketak. 1918an alderdi komunistako kide egin zen, eta, hurrengo urtean Belá Kunen gobernu iraultzailearen Kultura eta Hezkuntzako komisario izendatu zuten. Handik gutxira Belá Kun aginpidetik kendu zutenean, Hungariatik atera, eta Austrian, Alemanian eta Suitzan bizi izan zen hamar urtez. 1933tik aurrera, Moskuko Filosofiako Institutuan lan egin zuen. 1945ean, Hungariara itzulirik, Parlamentuko kide izan zen, eta estetika-irakasle Budapesteko Unibertsitatean. 1956an, Hungariako Iraultzaren garaian, Kulturako ministro izendatu zuten. Iraultzaren ondoren atxilo hartu, eta Errumaniara egotzi zuten, baina, 1957an itzultzeko baimena eman zioten. Lukácsek 30 liburutik gora eta ehunka saikera eta irakurgai idatzi zituen. Haren lanen artean hauek dira azpimarragarrienak: Die Seele und die Formen (1911, Arima eta formak), Geschichte und Klassenbewusstsein (1923, Historia eta klase kontzientzia), Der historische Roman (1955, Eleberri historikoa), eta Goethe, Hegel, Lenin, Karl Marx, eta marxismoari eta estetikari buruz idatzitakoak.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: György Lukács Aldatu lotura Wikidatan