Trotskismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
IV. Internazionalaren ikurra

Trotskismoa Leon Trotskiren doktrina iraultzailea da. Stalinen iritziaren (sozialismoa herrialde bakarrean) aurka, Trotskik mundu-mailako iraultza aldarrikatzen zuen, eta bere programa aurrera ateratzearren, 1938an IV. Internazionala sortu zuen. Ondoko urteetan, erakunde horretara bilduriko alderdiak ahulak izan ziren eta haien artean banaturik zeuden; haien kide urriek nazi-faxistek eta Stalinek aginduriko zapalkuntza jasan zuten.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren (1952-1953) IV. Internazionala bi gune nagusitan zatitu zen: Nazioarteko Batzordea eta Idazkaritza Batua, burokrazia sobietarra eta sozialismo errealeko herrialdeen arazoak salatzea bien ezaugarria zela betiere.

1960 ondoko urteetan beste hiru korronte bereizi ziren: Hego Ameriketakoa, Posadas argentinarrak gidatua; Ingalaterrakoa eta Frantziakoa, koloniak iraultzagune nagusitzat hartzen zituena. 68ko Maiatzaren ondoren, talde troskistak indartu ziren Europan eta, batez ere, Frantzian (Organisation Communiste Internationale, Lutte Ouvrière, Ligue Communiste). Euskal Herrian ETA VI eta LKI izan ziren joera horren jarraitzaileak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Trotskismo Aldatu lotura Wikidatan