Deikundearen eliza (Xabier)

Koordenatuak: 42°35′36″N 1°13′00″W / 42.593208°N 1.216642°W / 42.593208; -1.216642
Wikipedia, Entziklopedia askea
Deikundearen eliza
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Aragoiko bidea Aragoiko bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaXabier
Koordenatuak42°35′36″N 1°13′00″W / 42.593208°N 1.216642°W / 42.593208; -1.216642
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1500
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaIruñeko elizbarrutia
Arkitektura
Estiloaarkitektura barrokoa
Rococo architecture (en) Itzuli
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-406
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
406
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Deikundearen eliza Nafarroa Garaiko Xabier udalerrian XVII. mendeko kristiau eliza bat da. Xabierko abadia edo Kristo Jesusen Misiolarien komentua ere eraikin beraren parte dira.

Donejakue Bidearen baitako ondare kontsideratzen da, Aragoiko Bideak Nafarroan egiten duen etaparen parte[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abadia edo parrokia-eliza aipatzen den lehen aldia 1252an izan zen, Nafarroako Tibalt II.ak.ak Aznarez de Sada familiari betiko eman zion dohaintzaren parte. Orduan, Deikundearen Santa Maria izena zuen.

Abadiaren jatorrizko eraikina XV. mendean eraiki zuten Joan Jasok eta Maria Azpilikuetak, Frantzisko Xabierkoaren gurasoek, bertako apaizen bizileku gisa, Xabierko parrokiari zerbitzatzen ziotenak[2].

Gaur egungo tenplua 1702an eraiki zen eta estilo barrokokoa da. Jesusen Bihotzari eta Andre Mariari eskainitako alboko erretaulak ditu, 1674koak. Maria Azpilikuetaren ahizpa zen Violant Azpilikuetaren hilobiaren gainean gurutziltzatu bat dago, XVII. mendekoa.

1754. urtearen ingurukoa da erretaula nagusia. Francisco Román edo José Coralek eraikia, Juan Antonio Logroñoren polikromiarekin apaindua. Rokoko estilokoa da, eta zenbait mihise margotu ditu, erakusten dutenak: Deikundea, Loiolako San Inazio, San Frantzisko Xabierkoa eta behekaldean, Gurutziltzaketa.

Tenpluaren oinaldean XV. mendeko bataiarri bat dago. Bertan bataiatua da Frantzisko Xabierkoa. Ponte-harria oktogonala da, gotiko berantiarrekoa, armarriz eta zirkuluz apaindua.

Moja batzuk, Kristo Abadearen Oblatak, bizi izan dira han lau hamarkadatan (1971-2011).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. «Routes of Santiago de Compostela: Camino Francés and Routes of Northern Spain» UNESCO World Heritage Centre (Noiz kontsultatua: 2021-07-19).
  2. «La Parroquia | Turismo | Contenido» javier.es (Noiz kontsultatua: 2021-07-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]