Dermaptera
|
|
||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||
|
||||||||||||||
|
|
||||||||||||||
Dermaptera (grezieratik, derma, larrua eta pteron, hegoa) intsektu ordena bat da, askotan ipurtsarde edo mariartazi gisa ezagutuak, nahiz eta azken izen honek berez Forficula auricularia espezie arruntari dagokion. Gorputz luzea dute, zertxobait zapala, tamaina ertaina edo txikiak, kolore arre eta gorrixka eta atzealdean guraixa itxurako bi adartxorekin. Normalki harrien artean edo zuhaitzen barruan bizi dira.
Intsektu oso ugariak dira eta 1.840 espezie inguru ezagutzen dira, gehiengoa tropikoetan, nahiz eta leku epeletan ere aurki daitezkeen. Aurrealdeko hegoak (dituztenek) elitro gisa erabiltzen dituzte, hau da, estalki gisa, eta atzealdekoak borobilduak eta mintzakarak dira. Hau Estafilinidae familiarekin dute elkarrekin, baina badirudi ez daudela ebolutiboki gertu.