Dietrich Bonhoeffer

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dietrich Bonhoeffer

Dietrich Bonhoeffer (Breslau, Alemania, 1906ko otsailaren 4a - Flossenbürgeko kontzentrazio-esparrua, 1945eko apirilaren 9a) teologo protestante alemana izan zen.

[aldatu] Biografia

Teologia irakasle-laguntzailea izan zen Berlinen. Bere lanetan Hegel, Troeltsch eta Barthen eragina du. Hitlerrek agintea eskuratu zuenean (1933ko urtarrila), nazien "kristautasun positiboaren" aurka jardun zuen.

"Graziaren Saria" (1937) eta "Bizitza komunitarioa" (1938) liburuak argitaratu zituen. Idazki horietan fedearen eskakizunak eta Elizaren erantzukizuna aldarrikatu zituen. 1943an atxilotu zuten Claus Stauffenberg buruzagi zuen Hitlerren aurkako mugimenduan esku hartzeagatik, eta bi urteren buruan hil egin zuten. "Etika" (amaitu gabea) eta presondegiko gutunen bilduma izan ziren Bonhoefferren azken lanak.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak