Dungannon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Dungannon
Dún Geanainn

Dungannon
Estatua Ipar IrlandaIpar Irlanda
Banaketa administratiboa Tyroneko konderria
Herrialdea
Lurraldea
Lurralde Historikoa
Konderria
 Erresuma Batua
Ipar IrlandaIpar Irlanda
Flag of Ulster.svg Ulster
Flag of county Tyrone.svg Tyroneko konderria
Koordenatuak

54.50°N 6.77°W / 54.50°N 6.77°W / 54.50; -6.77Koordenatuak: 54.50°N 6.77°W / 54.50°N 6.77°W / 54.50; -6.77

Dungannon non dagoen adierazten duen Ipar Irlanda-ko/-go/-eko mapa
Dungannon
Biztanleria 15.889 bizt. (2011)


Dungannon (irlanderaz Dún Geanainn, eskozieraz Rathgannon) Ipar Irlandako Tyrone konderriko bigarren hiria da. 15.889 biztanle ditu (2011) eta 2006an Ulsterreko hiri garbienaren saria jaso zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dungannonen historia O'Neill familiari lotua egon da, Dungannoneko gotorlekua beren egoitza izan baitzen. Familia hau Ulsterreko indartsuena izan zen XVII menderarte. Bederatzi Urteko Gerra amaitzear zela, 1602an hain zuzen ere, Hugh O'Neillek su eman zion gazteluari ingelesek bere egin ez zezaten. Ulsterraren kolonizazioan Sir Arthur Chichester zaldun ingelesari eman zitzaizkon herria eta inguruko lurrak. 1614ean ireki zen Erret Eskola (Royal School), Ipar Irlandako zaharrenetakoa dena.

1768an Epaitegi Goreneko hainbat epaile hilak izan ziren segada batean eta konderriko hiriburutza Omaghera pasatzea erabaki zen. XVIII mendean lihoaren industria ezarri zen herrian. Gaur egun lantegirik ezagunena Tyrone Crystal beira lantegia da.

Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dungannoneko kirol talderik zaharrena Dungannon Cricket Cluba da 1865ean eratu zena. Ipar Irlandako lehenengotako errugbi taldea ere badu, 1873an sorturikoa. Hauetaz gain arrakasta hadia du futbol gaelikoak ere.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dungannon Aldatu lotura Wikidatan