Omagh

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Omagh
An Ómaigh

Omagh
Izen ofiziala Omagh
Estatua Ipar IrlandaIpar Irlanda
Banaketa administratiboa Tyroneko konderria
Herrialdea
Lurraldea
Lurralde Historikoa
Konderria
 Erresuma Batua
Ipar IrlandaIpar Irlanda
Flag of Ulster.svg Ulster
Flag of county Tyrone.svg Tyroneko konderria
Koordenatuak

54°35′N 7°17′W / 54.583°N 7.283°W / 54.583; -7.283Koordenatuak: 54°35′N 7°17′W / 54.583°N 7.283°W / 54.583; -7.283

Omagh non dagoen adierazten duen Ipar Irlanda-ko/-go/-eko mapa
Omagh
Eremua 115 km²
Garaiera 65 m
Biztanleria 22,182 bizt. (2008)
Dentsitatea 0,19 bizt./km²
www.omagh.gov.uk


Omagh (irlanderaz An Ómaigh, eskozieraz Omey) Ipar Irlandaren mendebaldean dagoen Tyrone konderriko hiriburua eta hiririk handiena da. Drumragh ibaia eta Camowen ibaiak elkartu eta Strule ibaia sortzen den lekuan kokatzen da. Hiriak 22.182 biztanle ditu eta hirigune osoan 28.000 biztanle baino gehiago bizi dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monasterio frantziskotar bat sortu zuten 792 urtean baina herria bera 1610an fundatu zen. 1641ean ihesi zetozen irlandar matxinoak hartu zituen eta 1689an Derryra bidean zihoazen Jakue II.aren gudaloste ingelesak hiriaz jabetu ez zitezen Gilen III.aren aldekoek su eman zioten Omaghi.

1768an Omagh bihurtu zen Tyroneko konderriko hiriburu Dungannon ordezkatuz. Sarritan uholdeak izaten zituenez (aipagarrienak 1909, 1929, 1954, 1969, 1987, 1999 eta 2007an) Strule ibaiaren inguruan dikeak eraiki dira.

Omagh zoritxarrez famatu egin zen 1998ko abuztuaren 15ean Benetako IRAk auto-bonba bat kale nagusian lehertarazi zuenean. 29 pertsona hil ziren, tartean 14 emakume eta 9 haur.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ulster American Folk Park: Ulsterretik Amerikara emigratu zuen jendearen bizimodua erakusten duen aire libreko museoa da.
  • The Gortin Glens Forest Park: Omaghetik 16 kilometro iparraldera dagoen baso eremua da.
  • Strule Arts Centre: 2007an ireki zuten kultur erabilera anitzeko areto hau.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Omagheko kirol jarduera nagusia futbol gaelikoa da. Bi elkarte daude herrian, Omagh St. Enda's eta Drumragh Sarsfields.

Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Omagh Aldatu lotura Wikidatan