Eduardo Printzearen Uhartea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Eduardo Printzearen Uhartea
Epekwitk
Prince Edward Island
Île-du-Prince-Édouard
Eilean a' Phrionnsa

Eduardo Printzearen Uharteko bandera Eduardo Printzearen Uharteko armarria
Goiburua: Parva Sub Ingenti
(Handiak txikia babestu)
kokapena
Hiriburua
Hiri handiena
Charlottetown
Charlottetown
Hizkuntza ofiziala(k) Ingelesa
Biztanleria 138.519
(2006)
Dentsitatea 24.44 bizt / km²
Azalera 5.660 km²
Posta laburdura PE
Posta kode aurrizkia CA-PE
Ordu eremua UTC -4
Internet domeinua .pe.ca

Eduardo Printzearen Uhartea[1] (mikmakeraz Epekwitk,[2] ingelesez Prince Edward Island, frantsesez Île-du-Prince-Édouard, Kanadako gaeleraz Eilean a' Phrionnsa edo Eilean Eòin) Kanadako hamar probintzietako bat da, izen bereko uharteak eta beste uharte batzuek eratua. Eskozia Berriaren iparraldean eta Brunswick Berriaren ekialdean dago, Ozeano Atlantikoaren itsasbazterrean. Hiriburua eta hiri nagusia Charlottetown da (30.000 biztanle inguru).

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etnizitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorriko biztanleak míkmaq etniakoak dira; Kanadako 2006ko zentsuaren arabera, ordea, gaur egungo biztanleen % 2,74 besterik ez dira jatorri etniko horretakoak. Biztanle gehienek, % 40,45ek, eskoziar jatorri etnikoa dute; % 32,33k, ingeles jatorri etnikoa; % 29,19k, irlandar jatorria; % 23k, frantses jatorria; eta abar (kontuan izan behar da jatorri etniko bat baino gehiago aipatu zutela erantzuleen % 53,94k).[3]

% 18,77 uhartetarrek beren jatorri etniko bakarra kanadarra dela erantzun zuten. Hainbat erantzun eman zutenak ere aintzat hartuta, % 39,01k diote kanadar jatorri etnikoa dutela.[3]

Galestar arbasoak dituztenak % 1,68 baizik ez diren arren,[3] badituzte The Prince Edward Island Welsh Society izeneko elkartea eta webgunea (ikus, orri honen behealdean, «Kanpo loturak» atala).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskaltzaindia (2012-05-25), 170. araua: Amerikako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0170.pdf . Kanadako probintzia bat da. Horregatik, Uharte hitza letra larriz hasita idazten da. Toponimo geografiko hutsa adierazteko, uhartea idatz daiteke, letra xehez.
  2. Eduardo Printzearen Uharteko Gobernua: «Island information: quick facts», Eduardo Printzearen Uharteko Gobernuaren webgunea. 2010-10-25ean eskuratua.
  3. a b c Kanadako Estatistika Erakundea (2006): «Population by selected ethnic origins, by province and territory (2006 Census) (Prince Edward Island)», 2009-07-28. 2010-10-25ean eskuratua.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eduardo Printzearen Uhartea Aldatu lotura Wikidatan