Elio Antonio de Nebrija
Antonio Martínez de Cala y Xarava[1] (Lebrija, Sevilla, 1444 - Alcala de Henares, Madril 1522ko uztailaren 5a), gehienean Antonio de Nebrija deitua, espainiar humanista eta gramatikaria izan zen.
Sorterriaren izena hartu zuen familiako deituraren ordez (Antonio Martínez de Cala y Xarava). Salamancan eta Italian egin zituen ikasketak, eta ondoren Salamancako Unibertsitatean eta Alcala de Henareskoan irakasle izan zen. XV. mendearen amaieran, Italiako Errenazimentuaren ideiak sartu zituen Espainian. Espainiar humanistetan garrantzizkoena izan zen. Nebrijak idatzitako Gramática castellana (1492) hizkuntza erromantze baten lehendabiziko azterketa gramatikala da. Halaber Alcalako Biblia poliglotaren idazketan esku hartu zuen. Bestalde, kulturaren alor asko landu zituen: latinaren gramatika, pedagogia, idazle klasikoei buruzko iruzkinak, historia eta arkeologia lanak, etab. Horietako batzuk: Introductiones latinæ (1481), Cosmographia (1489), Vocabulario latino-español (1492) eta Reglas de ortografía castellana (1517) dira.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Antonio de Nebrija Biblioteca Complutense. Ucm.es.