Elisabeth Kübler-Ross

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Elisabeth Kübler-Ross (Zürich, 1926ko uztailaren 8a – Scottsdale, Arizona, 2004ko abuztuaren 24a) psikiatra suitzar-estatubatuarra izan zen. Aitzindaria izan zen heriotzetik hurbileko pertsonak ikertzen, eta lan ugari idatzi bazuen ere mundu mailan ezagun bihurtu zen "On Death and Dying" (1969; "Heriotzaz eta hiltzeaz") erreferentziazko liburuarekin. Bertan plazaratu zuen terminaltasun egoeran dagoen gaixoek psikologikoki igarotzen dituzten bost faseak, gaixotasuna onartu arte. Bere lana oinarrizkoa izan zen medikuntza paliatiboa garatzeko.

Medikuntza bere jaioterriko unibertsitatean lizentziatu zen 1957an, eta urte bat geroago AEBetara joan zen bizi eta lan egitera. Besteak beste eta bere kalkuluen arabera 1982rako 125.000 ikasle ingururi irakatsi zien heriotzaren prozesuaz ikastetxe, fakultate, ospitale eta bestelako zentroetan zehar.

Heriotza mugako esperientziak ikertzen ere denbora luzean jardun zuen.

Ohorezko doktore izendatu zuten AEBetako hainbat unibertsitatetan.

Bibliografia hautatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "On Death & Dying", 1969
  2. "Questions & Answers on Death & Dying", 1972
  3. "Death: The Final Stage of Growth", 1974
  4. "Questions and Answers on Death and Dying: A Memoir of Living and Dying", 1976
  5. "To Live Until We Say Goodbye", 1978
  6. "The Dougy Letter -A Letter to a Dying Child", 1979
  7. "Quest, Biography of EKR", 1980
  8. "Working It Through", 1981
  9. "Living with Death & Dying", 1981
  10. "Remember the Secret", 1981
  11. "On Children & Death", 1985
  12. "AIDS: The Ultimate Challenge", 1988
  13. "On Life After Death", 1991
  14. "Death Is of Vital Importance", 1995
  15. "Unfolding the Wings of Love", 1996
  16. "Making the Most of the Inbetween", 1996
  17. "AIDS & Love, The Conference in Barcelona", 1996
  18. "Longing to Go Back Home", 1997
  19. "Working It Through: An Elisabeth Kübler-Ross Workshop on Life, Death, and Transition", 1997
  20. "The Wheel of Life: A Memoir of Living and Dying", 1997
  21. "Why Are We Here", 1999
  22. "The Tunnel and the Light", 1999
  23. "Life Lessons: Two Experts on Death and Dying Teach Us About the Mysteries of Life and Living", 2001
  24. "On Grief and Grieving: Finding the Meaning of Grief Through the Five Stages of Loss", 2005

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]