Emile Vandervelde

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Emile Vandervelde.

Emile Vandervelde (Ixelles, Belgika, 1866 - Brusela, Belgika, 1938) Belgikako estatu-politikaria eta frantsesezko idazlea izan zen. Langileen alderdiko kidea eta abokatua zen, eta 1894tik urtetik aurrera diputatua. 1900-1918 urte-bitartean, II. Internazionaleko lehendakari izan zen. Alemaniako sozialdemokraziaren aldeko agertu zen. 1914tik aurrera Estatuko ministro (1914-1916) izan zen. Gerraren alde azaldu zen, eta Alemaniako Alderdi Sozialdemokratak Belgikako inbasioa salatu zezan eskatu zuen. Errusiako Iraultzan mentxebikeen alde agertu zen.

1919-1921 urte-bitartean, Justiziako ministro izan zen, eta goitik behera aldatu zituen lege penalak. 1925-1927 urteetan Kanpo Arazoetako ministro izan zen, eta 1936-1937 urteetan Osasun alorrekoa. Ekonomiari buruzko lan teorikoak ere argitaratu zituen: Le Collectivisme et l´évolution industrielle (1900, Kolektibismoa eta industria bilakaera); Le Socialisme contre l´état (1918, Sozialismoa estatuaren aurka); eta Le Parti Ouvrier Belge 1885-1925 (1925, Belgikako Langileen Alderdia, 1885-1925).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Emile Vandervelde Aldatu lotura Wikidatan