Emmanuel Nunes

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Emmanuel Nunes portugaldar musikagilea da (Lisboa, 1941). Musika-ikasketak Lisboako Kontserbatorioan egin zituen lehenbizi, eta Parisen eta Darmstadten aritu zen gero. Karlheinz Stockhausen eta Henri Pousseurrekin egin zuen lan Kolonian. Nunesen lehenengo lanetan, idazketa polifoniko konplexua nabarmentzen da, gerra ondoko Europako abangoardiako estetikari asko zor diona: Graduak (1965), harizko hirukoterako; Purlieu (1970), harizko orkestrarako; Suaren eta itsasoaren letaniak II (1971). Nunesek adierazkortasun zakarra landu zuen, kontraste gogorrak eginez. Gertaera akustiko finenak kontuan hartzen dituzten partiturak landu ditu, eta maiz jatorri elektroakustikora jotzen dutenak, besteak beste, hauek: Ruf (1975-1977), orkestra eta elektronikarako; Wandlungen (1986), bost biribilketa hogeita bost tresnetarako eta elektronikarako; Quodlibet (1990-1991), hiru tresna-multzorako; Machina mundi (1991-1992), abesbatza, lau tresna bakarlari, orkestra eta elektronikarako. Alemaniako Friburgoko Kontserbatorioko konposizio-irakaslea izan zen, eta Europako musika gaztearen ordezkari nagusietako bat. 1992tik 2006ra, Parisko Musika eta Dantza Kontserbatorio Nazionaleko musika-konposizioko irakasle izan zen.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]