Ems

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ems ibaia
Kokapena

Ems ibaia (alemenez: Ems; behe-alemanez edo behe-saxoieraz: Eems edo Iems; nederlanderaz: Eems; latinez: Amisia), Alemaniako ipar-mendebaldeko ibai bat da. Hegoaldetik iparralderantz doa Alemaniako Ipar Renania - Westfalia eta Saxonia Beherea estatu federatuetan zehar. 371 km-ko luzera dauka.

Iturburua Schloß Holte-Stukenbrockeko Teutoburgo basoaren hegoaldera dauka, 134 metroko altueran. Ems ibaiaren estuarioa oso zabala da: Alemaniako Ekialdeko Frisiaren eta Herbehereetako Groninga probintziaren arteko muga naturala da. Urak Ipar itsasora isurtzen ditu Ems ibaiak, Dollart badian.

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ems Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]