Eneko Oñakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ama Birjinaren jasokundea eta San Eneko, Francisco Goyarena

San Eneko Oñakoa (latinez: Enecus, Ennecus, gaztelaniaz: San Enecón, San Íñigo, ? - 1057ko ekainaren 1) Oñako San Salvador abadiako beneditar abadea izan zen.[1] 1259an kanonizatu zuen Alexandro IV.a Aita Santuak eta haren eguna ekainaren 1an ospatzen du Eliza Katolikoak.[2]. Calatayudeko zaindaria da[3].

Eneko Calatayuden jaiotako mozarabiarra izan zen[2]. Gaztetan San Juan de la Peña monasterioan sartu zen. Apaiz bilakatu zenean, anakoreta moduan bizi zen jaioterri inguruko mendietan Tobeden. Hala ere, bere bertuteak zabaldu eta Antso Nagusia bere bila joan zen San Salvador monasterioan abade izateko. Bere abadealdian, Oñako San Salvador abadiak jurisdikzioa beregaina lortu zuen 1046an. 1052an Naiarako Andre Maria Erreginaren monasterioa sagaratu zuen. Antso Nagusiaren kontseilaria izan zen eta baita Gartzea Santxez bere semearen aitor-entzulea ere. Atapuercako guduan azkena zauritu zutenean, gaixoen oliadura eman zion.</ref name="santo">[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Juan Bautista Dameto, José María Sánchez Molledo eta Francisco Javier Lorenzo de la Mata (2000), Historia de San Íñigo, Abad del Real Monasterio de San Salvador de Oña, Calatayud: Departamento de Cultura, ISBN 84-606-3013-7 .
  2. a b   San Íñigo de Oña, http://www.santopedia.com/santos/san-inigo-de-ona/ .
  3.   San Inigo abad de Ona en Calatayud, http://www.turismodezaragoza.es/servicios/fiestas.php?item=285 .
  4.   Canellas López, Ángel (1979), «García Sánchez de Nájera, Rey de Pamplona (1035–1054)», Cuadernos de investigación: Geografía e historia 5 (2): 135–156 .