Mozarabiera
| Mozarabiera مُزَرَب / muzarab' |
||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | Espainia | |
| Eskualdea: | Iberiar Penintsula | |
| Hizkuntza galdua: | XV. mendea | |
| Hizkuntza familia: | Indoeuroparra Italikoa Erromantzea Mendebaldekoa Pirinioar-mozarabiarra Mozarabiera |
|
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | ez du | |
| ISO 639-2: | roa | |
| ISO 639-3: | mxi
|
|
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Mozarabiera Al-Andaluseko hizkuntza multzoa zen, erromantzea, eta gaur egun desagertua dagoena[1]. Ez zegoen haien arteko erabeteko batasunik eta idazteko. Beste latinetiko hizkuntzak ez bezala, mozarabiera alfabeto arabiarrarekin idazten zen[2]. Ezagutzen dena andalustar poeten jartxa eta moaxajei zor zaie, estribiloa mozarabieraz eta garapena arabieraz izan ohi zituztenak.
Mozarabierari egozten zaio Iberiar Penintsulako hegoaldeko eta iparraldeko hizkuntza eta hizkeren arteko hainbat ezberdintasun, eta halaber panotxo edota andaluzieraren hainbat ezaugarri.
Hona hemen mozarabierazko testu bat, XI. mendekoa, Iberiar penintsulako beste hizkuntza batzuekin alderatua:
| Mozarabieraz | Gaztelaniaz | Galizieraz-Portugesez | Katalanez | Latinez | Euskaraz |
|
Mio sîdî ïbrâhîm |
Mi señor Ibrahim, |
Meu senhor Ibrâhim, |
El meu senyor Ibrahim, |
O domine mi Ibrahim, |
Nire jaun Ibrahim, |