Naiarako Andre Maria Erreginaren monasterioa
Wikipedia(e)tik
|
||||
|---|---|---|---|---|
|
|
||||
| Herria | Naiara | |||
| Herrialdea | ||||
| Koordenatuak | 42°24′57.10″N 2°44′8.61″W / 42.4158611°N 2.735725°WKoordenatuak: 42°24′57.10″N 2°44′8.61″W / 42.4158611°N 2.735725°W | |||
| Garaia | XII. mendea | |||
| Helbidea | Rey Gracia kalea | |||
Naiarako Andre Maria Erreginaren monasterioa (Monasterio de Santa María la Real de Nájera) Errioxako hiri horretako monasterioa da, Naiara-Iruñeko erregeen panteoia dena.
Historia [aldatu]
Iruñeko erregeek XI. mendean sortua, bertan Gartzia Antsok 1052an erregeen panteoia eraiki zuen. Gero gotzainaren egoitza bilakatuta, Aita Sainduaren aginpidepean geratu zen. 1076an nafarrek eskualdea galdu zutenean, Alfontso VI.a Gaztelakoak Cluny ordenari eman eta honek Donejakue bideko geldialdi bilakatu zuen[1].
Guztira errege-familiaren 30 kide inguru daude bertan lurperatuta, hilobi famatuena Blanka Nafarroakoarena izanik. Klaustroa panteoi ere bihurtu zen, Lopez Harokoena hain zuzen ere.
Erreferentziak [aldatu]
| Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |