Engelbert Dollfuss
Engelbert Dollfuss (Kirnberg, Austria, 1892 - Viena, Austria, 1934) Austriako politikaria izan zen.
[aldatu] Biografia
Nekazari-famili bateko semea zen, eta zuzenbide-ikasketak egin zituen. Alpeetako armadan borrokatu eta gero, Austria Behereko nekazarien federazioko idazkari nagusi izendatu zuten.
Nekazaritza ministro 1931-1932 urte-bitartean, kantzelari izendatu zuten 1932. urtean. Gobernu kristau autoritarioan oinarriturik, Austriako estatuaren goitik beherako berrikuntza egiteari ekin zion, Italiako faxisten ereduari jarraituz.
1933an, parlamentua indarrik gabe utzi eta nazismoaren aurka (Alderdi Nazionalsozialista legez kanpo uztea, 1933), eta sozialisten aurka jardun zuen (Vienako langileen aurkako zapalkuntza, 1934), eta gisa horretan Austria gerra zibilaren atarian utzi zuen. Ondoren, faxismoan eta aita santuen entzikliketan oinarrituriko konstituzioa aldarrikatu zuen.
1934. urteko uztailean hil zuten naziek.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.