Kurt Schuschnigg

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Schuschnigg, 1936an.

Kurt Alois Josef Johann Schuschnigg, 1919 arte Kurt Alois Josef Johann Edler von Schuschnigg gisa ezaguna (Riva, Austria-Hungariako Inperioa, 1897 - Muters, Austria, 1977), austriar politikaria eta idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbide-ikasketak egin ondoren, Innsbrucken izan zen abokatu. 1927tik aurrera diputatu izan zen Alderdi Kristau Sozialaren eskutik. 1934an, Dollfuss hil zutenean, hautatu zuten Austriako kantziler.

Alemaniarekiko ezadostasunak leuntzen saiatu bazen ere, zenbait gauzatan amore eman behar izan zion Alemaniari; Austriaren independentzia onartzearen truke nazi moderatu batzuk hartu behar izan zituen bere gobernuan. Hitlerrek, Austria, Hungaria eta Txekoslovakiaren arteko balizko aliantza bat saihestearren, Barne ministerioko karguan Seyss-Inquart Austriako Alderdi Naziko buruzagia jartzera behartu zuen Schuschnigg (1938). Dimisioa eman zuen Schuschniggek, eta alemaniarrek Austria inbaditu zutenean Dachaura deportatu zuten. Gerra bukatzean Estatu Batuetara joan zen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kurt Schuschnigg Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]