Equisetum arvense

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Azeri-buztana
Equisetum arvense. Carl Axel Magnus Lindman.
Equisetum arvense. Carl Axel Magnus Lindman.


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Klasea: Equisetopsida
Ordena: Equisetales
Familia: Equisetaceae
Generoa: Equisetum
Espeziea: Equisetum arvense

Azeri-buztana (Equisetum arvense) Equisetaceae familiako landare-espeziea.

Landare hostoiraunkorra da. Zurtoina errizoma modukoa du, zeina antzua edo ugalkorra izan baitaiteke. Zurtoin ugalkorrak atera eta gero sortzen dira antzuak. Zurtoin antzuak luzeagoak izaten dira, eta adar luzeak (5-50 cm) eta 20 segmenturainokoak izaten dituzte; zurtoin ugalkorrak, aldiz, motzagoak izaten dira, eta zukutsuagoak.

Ipar hemisferioa du habitat nagusia. Beharrezkoa du hezetasuna, eta, beraz, iturri edo putzuetatik hurbil bizi ohi da.

Landareak konposatu kimiko batzuk ditu, mineral asko, silikatoak (% 10), potasioa eta kaltzioa.

Sendagintzan erabiltzen da, propietate diuretikoak dituelako, batez ere; giltzurruneko gaitzak, kalkuluak eta harriak sendatzeko baliatzen da, bai eta hemorragien eta odol-gorakoen kontra egiteko ere.

Euskaraz, azeri-buztan du izen arrunta.

Garai batean, zainzuriak bezala jaten zituzten azeri-buztanaren zurtoinak, eta espartzuak egiteko ere erabiltzen zuten landarea. Gaur egun, nekazaritza ekologikoan ere baliatzen da, onddo eta izurriteen kontra.