Erasmus Quellinus II.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Akiles Likomedesen alabekin, 1643, olio-pintura mihise gainean, 220 x 240 cm, Brujas, Groeninge Museoa.

Erasmus Quellinus II.a, baita Erasmus Gaztea izenez ezaguna (Anberes, 1607ko azaroaren 19a - ib., 1678ko azaroaren 7a) flandriar margolaria eta marrazkilaria. Artisten familia baten kidea, eskultoreak gehienbat, besteak beste aita Erasmus Quellinus I.a eta anaia, Artus Quellinus.

Biografia eta lana

Aitak eman zizkion lehendabiziko ikasketak baina bizibide margolaritza aukeratu zuenez, Caravaggioren estiloa erabiltzen zuten flandiar artistengan jarri zuen begia, besteak beste Theodoor Rombouts edo Gerard Seghers

Europaren bahiketa, 1635, olio-pintura mihise gainean, 126 x 87 cm-ko, Madril, Pradoko Museoa

1633 urtean Anberesen margolari zela, San Lukas taldeko kide egin zen eta  Rubensekin elkarlanean aritu izan zen; lehendabizi Anberesko 1635 urteko apirilaren 15eko ospakizunetako Fernando Austriakoaren behin-behineko luxuzko arkitekturak apainduz, ondoren Felipe IV.ak aginduta, Torre de la Parada apaintzeko, bertan Rubens ere 1636 urtez geroztik han zela.[1] Hemen Quellinusek Rubensek egindako sei zirriborroen margoak egin behar zituen, hauek guztiak Pradoko Museoan ikusgai gaur egun. Une honetatik aurrera bere pinturak hanpatu kutsua hartuko du eta bere margoen gaiak mitologia, historia edo erlijioa izango dira, atzeko irudiak arkitektura klasiko ukituak dituela.

Daniel Seghersekin  eta Jan Felipe van Thielen ezkonanaiarekin ere elkarlanean aritu izan zen eta 1656 urteaz geroztik, Artus Quellinus anaiarekin batera, Amsterdamgo udaletxeko udaletxeko dekorazioan lan egin zuen. Diseinu irudiak ere egin zituen, besteak beste Thurn und Taxis familiaren historiari dagozkionak.

Jarraitzaileen artean Jan-Erasmus Quellinus semea izan zuen.

Erreferentziak

Oharrak

Literatura

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erasmus Quellinus II.a Aldatu lotura Wikidatan