Ernst Krenek
Wikipedia(e)tik
Ernst Krenek (Viena, Austria, 1900 - Kalifornia, AEB, 1991) Estatu Batuetako musikagilea izan zen, Austrian jaioa.
Biografia [aldatu]
Vienako Akademian eta Berlingo Kontserbatorioan egin zituen ikasketak. Musika-joera eta -teknika ugari landu zituen. Neorromantizismotik abiatu bazen ere, geroago idazkera atonalera iritsi zen, eta hori ere utzi zuen jazzaren eraginari jarraitzeko.
Nazioartean arrakasta handia izan zuen Jonny spielt auf! (1927, Jo ezazu, Jonny) operarekin, disonantzia espresionista eta jazzaren eragina erakusten zuena.
Lan dodekafonikorik aipagarriena Karl V (1933) opera da. Geroagoko lanetan teknika atonal librea erabili zuen (Bosgarren Sinfonia) eta prozedura elektronikoak (1958, Spiritus Intelligentiae).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.