Errico Malatesta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:03, 9 urtarrila 2016
Errico Malatesta
Errico Malatesta
Datu pertsonalak
Jaio 1853ko abenduaren 14a
Santa Maria Capua Vetere (Bi Sizilietako Erresuma)
Hil 1932ko uztailaren 22a
Erroma (Italia)

Errico Malatesta (Santa Maria Capua Vetere, Campania, 1853ko abenduaren 14a - Erroma, 1932ko uztailaren 22a) italiar iraultzailea izan zen, Italiako mugimendu anarkistako buruzagietako bat.

Bizitza eta lanak

1874ko eta 1877ko matxinada anarkistetan parte hartu zuen. Kartzelan egon ondoren, Argentinan, Frantzian, Britainia Handian, Espainian Euskal Herrian eta Estatu Batuetan egon zen erbesteraturik, harik eta 1919an Italiara itzuli zen arte. Italiara itzulirik, Aste Gorrian parte hartu zuen. Volontá aldizkaria sortu zuen.

Anarkismoa "adjetiborik" gabeko kontzeptua bultzatu zuen, anarkismoaren barnean garai horretan zeuden korronte eta filosofien arteko gatazka gainditzeko nahian. Gainera, 1891. urtean Bizkaiko Meatzaldean mitina eman zuen[1][2].

Entre Paysans, Anarchy, Scritti (hiru liburuki, 1934-36) dira idatzi zituen lan aipagarrienak. Vernon Richards anarkistak beren idazlanen bilduma argitaratu zuen[3].

Erreferentziak

  1. "Breve historia del anarquismo vasco. Desde sus orígenes al siglo XXI". Juantxo Estebaranz González. Txertoa, 2011
  2. "El hilo negro vasco. Anarquismo y anarcosindicalismo en el País Vasco (1870-1936)", Alfredo Velasco Núñez. Gatazka Gunea, 2009
  3. "Malatesta: pensamiento y acción revolucionarios", Vernon Richards. Tupac Ediciones, 2007 [[1]]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Errico Malatesta Aldatu lotura Wikidatan