Errododendro
Wikipedia(e)tik
|
|
||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||
|
Errododendro (antzinako grezieratik, ῥόδον rhódon "arrosa" eta δένδρον déndron "zuhaitz") Ericaceae familiako Rhododendron generoko espezieei ematen zaien izen arrunta da.
Errodoendro nagusia Rhododendron ferrugineum da, baina 1.000 errododendro-espezie inguru daude; Rhododendron lapponicum eta Rhododendron myrtilifolium, esaterako.
Loreak gorri-beltzak edo arrosa kolorekoak dituzte, oso ikusgarriak. Hostoek lantza-itxura dute, eta oso gogorrak izaten dira. Landare apaingarri gisa erabiltzen dira; Europako, Ipar Amerikako eta Asiako lurralde menditsuetan eta Himalaian, batez ere, ugariak dira.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.