Esako urtegia
|
||||
|---|---|---|---|---|
Tiermasko bainuetxea urtegian. |
||||
| [[Irudi:|200px]] | ||||
| Kokalekua | Nafarroa, Aragoi | |||
| Koordenatuak | 42°36′55″N 1°10′58″W / 42.61528°N 1.18278°WKoordenatuak: 42°36′55″N 1°10′58″W / 42.61528°N 1.18278°W | |||
| Zabalera | 1-2,5 km | |||
| Luzera | 10 km | |||
| Bataz besteko sakonera | 482,61 m | |||
| Gehienezko sakonera | 490 m | |||
| Arroa | 2.170 km² | |||
| Ertzaren luzera | 48 km | |||
| Betebidea | Aragoi ibaia | |||
| Hustubidea | Bardeetako ubidea | |||
| Hiriak | Esa | |||
Esako urtegia (gaztelaniaz: Embalse de Yesa) Nafarroako Pirinioetan dagoen urtegia da. Aragoi ibaiaren urbilduak sortzen du, Esa herrian.
Aragoiko Zaragozako ipar-mendebaldean eta Nafarroako ipar-ekialdean kokatuta dago. Aragoiko Jazetaniako eskualdeko lurraldeak urak gainezka egin dituenez, Pirinioetako itsasoa ezizena du. Nafarroa zeharkatzen duenean nabigatu daiteke. Urtegitik Bardeetako ubidea jaioa da, ubideareren bidez lursoroak ureztatzen ditu, bai Nafarroako Bardeak bai Zaragozako Cinco Villas eskualdea. Bere urak lursoroak ureztatzeko ez ezik elektrizitatea sortzeko ere erabiltzen dira.
Urtegiak 446,86 hektometro kubikoko edukiera du, kota hauek lortuz: gutxienez, 435,00 m; gehienez, 490,00 m; gainezkabidea, 482,61 m eta gehiena egoera normal batean 488,61 m. 10 kilometroko luzera du eta kilometro bat eta 2,5 kilometroko zabalera.
1960 urtean eraikia zen. Eraikuntzak zenbait herrien uztea eragin zuen: Jazetaniako Arrosta, Tiermas eta Esco hain zuzen ere, 1.500 biztanle baino gehiago zituztenak. Albotik, urtegiaren gainditzeko asmotan egindako desjabetze eta pinu-sailen ondorioz, Larrosa, Villanovilla, Bescos de Garcipollera, Bergosa, Acin de Garcipollera, Cenarbe edo Yosa de Garcipollera herriek ere eraikuntzaren ondorioak jasan zuten: 2.400 laborantzako hektareak urperatu ziren, horietatik 1.000 kalitate onekoak.
Bestetik, Aragoi ibaiaren urek, Bardeetako ubidearen bidez, Bardeetan eta Cinco Villas eskualdean garastalurreko 70.000 ha sortu zuten. Lur hauek urteko batez besteko 467 hektometro kubikoko emaria eskatzen dute. Antzinako biztanle askok lur hauetan bizi dira, adibidez, Tiermasko familia batzuk El Bayon.
| Euskal Herriko urtegi eta aintzirak | ||
|---|---|---|
|
Allotz • Aixola • Albina • Añarbe • Arriaran • Artikutza • Barrendiola • Esa • Eugi • Ibai-Eder • Ibiur • Irabia • Itoitz • Lareo • Leurtza |
||