Arriarango urtegia
Koordenatuak: 43°04′14″N 2°14′21″W / 43.07056°N 2.23917°W
Arriarango urtegia Gipuzkoako Beasain herrian dagoen urtegia da. Urtegia urteko 2.355.000 m³ko kontsumoa betetzeko eraikia, Goierriko 33.971 biztanleren beharrizanak beteko ditu. Zehazki, honako udalerriena: Ormaiztegi, Segura, Idiazabal, Olaberria, Beasain, Ordizia, Lazkao, Itsasondo, Arama, Altzaga, Orendain, Gaintza, Baliarrain eta Legorreta.
1993an bukatu zuten eraikitzen. Sustatzailea Gipuzkoako Foru Aldundia izan zen.
Arriarango urtegia porlan konbentzionalezkoa da. Urtegiaren uharkak 57 metroko altuera dauka, 250 l/s inguruko erregulazio-ahalmena eta 11 m²-ko isurketa-arroa.
Urtegiaren uhatean Nestor Basterretxearen eskultura bat dago.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Gipuzkoako Ur-Kontsorzioaren webgunea.
| Euskal Herriko urtegi eta aintzirak | ||
|---|---|---|
|
Allotz • Aixola • Albina • Añarbe • Arriaran • Artikutza • Barrendiola • Esa • Eugi • Ibai-Eder • Ibiur • Irabia • Itoitz • Lareo • Leurtza |
||