Eudoxo Knidokoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Eudoxo Knidokoa (grezieraz Ευδοξος) (Knido, egungo Turkia, K. a. 410K. a. 355) greziar filosofo, astronomo, matematikari eta medikua izan zen, Platonen ikaslea. Haren lanik batere ez da gaur egunera iritsi; ezagutzen ditugun aipatze guztiak bide ez zuzenetik datozkigu, hala nola astronomiari buruzko Aratoren poema.

Eudoxo izan zen lehenengoa matematika-modeloan oinarritutako planeta-modeloa azaldu zuena, horregatik matematika-astronomiaren aitatzat daukagu. Urtearen iraupena 365 egun eta 1/4 egunekoa zela kalkulatu zuen. "Esfera zentrukideen" bere teoria astronomia tradizionalaren abiapuntu da. Integralak determinatzeko balio duen lehenbiziko teknika sistematiko dokumentatua Eudoxoren exhauzio-metodoa da (K. a. 370 inguruan). Metodo horren helburua zen azalerak eta bolumenak kalkulatzea, azalera edo bolumena ezaguna duten formak kopuru infinitutan zatitzearen bidez.