Hipatia Alexandriakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hipatia Charles William Mitchellen arabera (1885)

Hipatia (Alexandria, Egipto, 370 - 415) emakumezko zientzialari, filosofo, neoplatoniko eta maisua izan zen, bere jakinduria eta ikasketekin matematikaren eta astronomiaren garapenean lagundu zuena.

Alexandria IV. mendean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IV. mendean Antzinako Egipto Erromaren probintzia bat zen eta horrela jarraitu zuen VII. mendean arabiarrak heldu arte. 312 urtean, Konstantino I.a Handia enperadorea kristautasunera aldatu zen, hurrengo urtean gurtze askatasuna onartu zuelarik. 330ean, Konstantinok inperioko hiriburua Bizantziora aldatu zuen, Konstantinopla izenez ezaguna izango zena hortik aurrera. IV. mendearen amaieran Erroma bi zatitan banatzen da: Mendebaldeko Inperioa eta Ekialdeko Inperioa. Egipto Mendebaldekora atxiki zen, urte hauetan bere antzinako historiaren gainbehera bizitzen hari zelarik. Kristautasuna ere heldu zen Egiptora, gurtza desberdinen artean liskar ugari gertatu zirelarik. Eliza kristauak inperioarekiko independentzia aldarrikatzen du eta IV. mendeko enperadoreak autokratatzat zeukaten bere burua, lege guztien gainetik. Alexandrian bizi zen Teofilo apezpikua, Antiokiako Jon Krisostomoren etsaia. Alexandria eta Konstantinopolisen arteko lehia ere kontutan hartu beharra dago, mundu kristauko Elizei asko eragin baitzien. Orduan agertu zen Kopto hizkuntza, egiptoar demotikoaren eta grekoaren arteko nahasketa.

Egoera honetan etorri zen mundura Alexandriako Hipatia, ikasketak eta zientziaren eta jakinduriaren balioa ahaztuta bakarrik ez, Teofilo eta Zirilo apezpikuak bezala pertsonaiek jazarrita zegoen aro batean.

Emakume bat zientzian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hipatia Alexandrian jaio zen IV. mendearen erdialdera. Aita, Alexandriako Teon matematikari eta astronomo ospetsu bat zen, bere garaikideek maite eta errespetatzen zutena eta bertako liburutegian lan egiten zuena, k.a. 48 urteko sutean desagertu zen Alexandriako Liburutegi mitikoaren ordez eraiki zena. Teon ez zen konforme bere jakinduria berarentzat eta bere ikasleentzat soilik gordetzen, eta bere alabari erakutsi zizkion, gauza harrigarria IV. mendean. Hipatia, jakinduria orori irekia, giro akademiko eta kulturadunean hezi zen. Historialari batzuen arabera, alaba aitari gailendu zitzaion eta Teonen idazki asko benetan Hipatiarenak direla uste da.

Erlijio ezberdinen historia, oratoria, filosofia eta irakaskuntzaren printzipioei buruz ere ikasi zuen. Atenas eta Erromara bidaiatu zuen, betiere ikasteko eta irakasteko grinarekin. Hipatiaren etxea bere famak erakarritako mundu osoko ikasleak batzen zituen egoitza bihurtu zen. Bere ikasleetako batzuei esker, Zireneko Sinesio eta Hesikio Hebreetarra, bere idazkiei buruzko informazio asko iritsi zaigu, liburu originalak galdu ziren arren. Epaileek berarekin kontsultatzen omen zuten sarri, politikan eragin handia zuen eta mekanika eta teknologiarekin ere interes handia zuen. Badakigu ura iragazteko makina bat, likidoen dentsitatea neurtzeko hidrometro bat eta uraren maila neurtzeko aparatu bat asmatu zituela.

Hipatia jentila zen ordea eta garai latzak pasa behar izan zituen. Gero eta kristauagoa zen hiri hartan bizitzea oso arriskutsua egitera heldu zitzaion. Bera bezalako filosofo neoplatonikoak ere jazarriak izan ziren. Asko kristau egin ziren arren, eta beldurrari eta lagunen aholkuei kasu egin gabe, Hipatiak ez zuen men egin. Hipatia sorgin arriskutsu bihurtu zen askorentzat.

Hipatiaren heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

412an, Alexandriako Zirilo apezpikua patriarka izendatu zuten, Alexandria, Konstantinopla eta Jerusalemen Erromako Aita Santuaren adinako maila zuen kargua. Zirilok, gerora santu izendatuko zutena, paganismoaren aurka gogor egin zuen katoliko porrokatua zen. Frogarik ez dagoen arre, historialariek Zirilo izan zela uste dute Hipatiaren heriotzaren erantzule nagusia.

Zirilok, bere senean emakume hau miresten zuen arren, ez zuen ametitu emakume bat zientzian jardutea, gainera gehiengoarentzat hain arraroa zen zientzia batean, eta horregatik bere aurkako gorroto eta fanatismo giro bat eragin zuen, sorgina eta jentila deituz. 415 urteko martxoan, Nikioko Jon izeneko VII. mendeko apezpiku baten idazkien arabera, Hipatia fraide fanatiko batzuk erail zuten. Jipoitu, biluztu eta hiri osoan zehar arrastaka eraman zuten tenplu batera, han azala eta gorputza ebaki zizkioten maskor zorroztuekin hil zen arte; gero gorputza zatikatu eta Zinaron izeneko leku batean erre zuten, horrela, beraien ustez, heresiarekin amaituz.

Hilketa honen ikerketa martxan jarri zen arren, "lekuko faltak" eta Ziriloren trabek bertan behera bota arazi zuten. Hipatiaren heriotzarekin Platonen pentsamenduaren amaiera etorri zen, ez Alexandrian bakarrik, baizik eta Inperio osoan. Zientziekiko interesak gainbehera egin zuen eta Historia aro ilun batean sartu zen. Bizantzion mantendu ahal izan zuen eta denbora batera mundu musulmanean pizkunde bat izan zuen.

Ekarpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sudak esaten duen bezala, Hipatia hiru lanen egilea da: Alexandriako Diofantoren “Aritmetika”-ren inguruan egindako iruzkin bat, Pergako Apolonioren sekzio ezagutuen inguruan egindako iruzkin bat eta “Kanon Astronomikoa” delakoarena.

Alejandriako Diofantoren “Aritmetika”-ren inguruan egindako iruzkinean erakusten zuen Aritmetika kalkulu hutsa baino harago doala. Socrates Eskolastikoren ustez, horrek bere lana gordetzen lagundu zuen. Hipatiaren iruzkinak problema eta arazo berriak barne hartzen zituen; hauek eskuizkribu diofantikoetara gehituz joan ziren. Beste ekarpen bat problemaren orokortasuna eta indeterminazioa balore numeriko ezezagunetatik ordezkatzea izan zen. P. Tannery historialariak aditzera ematen du ezagututako eta dauden eskuizkribu oro iturri berdin batetik eratortzen direla, eta iturri hori Hipatiaren iruzkinak dira. Hipatiaren kopia eta iruzkina Diofantoren “Aritmetika”-n kontserbatutako zaharrenetakoak direla pentsatzen du (iruzkin hau lehenengo sei liburuei erreferentzia egiten die). Ereduzko liburu bat iraindu zuela uste du, Miguel Psellus izeneko XI. mendeko filosofo Bizantziarraren eskutik kopiatutakoa, eta Konstantinoplaren erorketa eta gero galdutakoa. Uste du beste kopia bat egin zela VII. eta XIII. mendeen bitartean, hau ere galdu egin zela baina galdu baino lehen XIII. mendean kopiatua izan zela. Bere etengabeko kopiatzeak zirela eta guregana heldu zen XVI. mendean, Parisimus 2379- an dagoela.

Apolonioren “Konikak” lanean geometriari buruzko tratatu bat ere idatzi zuen. Hipatiaren testua Apolonioren sekzio konikoen bertsio baldar bat da. Bere heriotzarekin sekzio konikoak ahaztu egin ziren XVII. mendera arte.

Bere aita Teon “Comentarios” izeneko lanaren idazle emankorra izan zen. Bere lan matematiko ugari oraindik bizi dira: Euklidesen “La revisión de los elementos” eta “La revisión de el Data y La Óptica”. “La Revisión de los Elementos” lanaren edizioa, liburuaren beste edizioen oinarria izan da eta are gehiago, erreferentzi bertsioa izan da XIX. mende bukaerara arte. Hipatia bere aitarekin berrikuste eta hobekuntza horretan parte hartzea baliteke, bere aitak Hipatia aipatzen baitu bere dizipulu eta erkide gisa. Gainera, elkarrekin Euklidesen matematikaren lanaren inguruko itunpen bat idatzi zuten.

Teonen beste obra bat Almagesto de Tolomoren hamahiru liburuen gainean egindako iruzkinak dira. Teonen iruzkina Almagestoren inguruan hainbat edizioetan inprimatua izan da. Teonek Hipatiari erreferentzia egiten dio aipatuz bera izan zela berrikusten edizio bat egin zuena: paravagoostheísees. Ondokoa dio: “Comentario de Teón de Alejandría al tercer libro del Sistema Matemático de Tolomeo. Edición controlada por la filósofa Hipatia, mi hija”. Teonen hitzak interpretazio desberdinak jaso ditzake, batetik bakarrik begiratu zuela III. liburua, eta bestetik, aitak iruzkina egiten zuen bitartean bere alabak liburuaren edizio zuzendua egin zuela.

Badirudi Hipatiak heliozentrismoaren tesiaren defendatzaile sutsua izan zela, geozentrikoaren aurka eginez. III. liburuaren iruzkinen garrantzia oinarritzen dira, Teon Almagestoa iruzkintzerakoan, Hipatia konturatu zela Tolomeoren obra ondorio matematiko anitzak ematen zituela. Bere aita, berriz, ez zen horretaz konturatu. Hipatiak kalkulatu zituen zeruko gertakarien balore matematikoak Tolomeoren eskutik deskribatutakoak. Honen emaitza astroen mugimenduari buruzko taulak edota “Kanon Astronomikoa” izan ziren. “El Canón Astronómico”, Hipatiak egindako taulak astroen mugimenduen ikerketarako, agian lan horren parte izan zitezke edota jatorrizko lan independente baten emaitza izan.

Sinesio de Cirenerekin mantendutako posta-trukeari esker, bere ekarpen zientifikoen berri dugu, esate baterako, aparatu batzuen asmakuntza. Sinesiok Peoniori, zientzia gustuko zuen militar bati, bidalitako 160. gutunean zilarrezko astrolabio bat bidaltzen diola dio. Badirudi astrolabioren teoria eta bere eraiketaren xehetasunak Tolomeotik pasatu zirela, Teonetik Hipatiara eta Hipatiatik Sinesiora.

15. gutunean Sinesiok Hipatiari hidroskopio bat eskatzen dio. Sinesioak bere eskaera justifikatzen du bere osasun txarra dela eta. Gero, likidoen arintasuna pisatzeko eta neurtzeko asmoa zuela aitortu zuen. Autore batzuk uste dute ur erloju bat zela, beste batzuk, Fermatek esate baterako, hidrometro bat dela uste du. Autore batzuk beste tresneria batzuk Hipatiari egokitu zioten, adibidez planisferio bat edota ura destilatzeko aparatu bat.

Gehiago jakiteko...[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hipatiak, Greziar garaiko arbaso gehiengoak bezala, sekzio konikoengandik erakarpen handia zuen. Sekzio konikoak kono bat ebakitzean sortzen diren kurbak dira. Hau esanda, ikus dezagun ariketa interesgarri hau.

Nola irudikatuko zenuke elipse bat soka bat eta bi txintxeta erabiliz?

Lehendabizi, orri bat mahai batean zein gainazal leun batean jartzen dugu eta 2 txintxeten bitartez lotzen dugu gainazalera. A eta B txintxetak 10 bat zentimetrotara banatuko ditugu. Gero, soka fin batez edo hari batez (14-15 zentimetroko luzerakoa) A txintxeta eta B txintxeta lotzen ditugu.

Azkenik, arkatz baten laguntzaz soka tente jarri. Arkatza mugitzean, irtengo den irudia elipse bat izango da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hipatia Alexandriakoa Aldatu lotura Wikidatan