Évariste Galois
Évariste Galois (Bourg-la-Reine, 1811eko urriaren 25a - Paris, 1832eko maiatzaren 31a) matematikari gazte frantsesa. Nerabezaroan, polinomio bat errotzaileen bidez ebazteko baldintza beharrezko eta nahikoa zehazteko gauza izan zen, ebatzi gabe zegoen problema bati ebazpen bat emanez. Bere lanek funtsezko oinarria eskaini zuten bere izena daraman teoria garatzeko, Galoisen teoria, aljebra abstraktuaren adar nagusietako bat dena. Évariste Galois lehena izan zen "talde" terminoa matematika-testuinguruan erabili zuena. Galoisen teoria CDMA modulazioaren matematika-oinarria da. CDMA modulazioa komunikazioetan erabiltzen da eta, bereziki, satelite bidezko nabigazio-sistemetan: GPS, GLONASS, etab. Ekuazio matematikoen teorian, integral abeldarren emaitzak eta hauen sailkapen eta periodikotasunaren gainean hainbat ondorioetara iritsi zen.
[aldatu] Kanpo loturak
- The Galois Archive (biografia, eskutitzak eta testuak hainbat hizkuntzetan)
- (Gaztelaniaz) Évariste Galoisen biografia
- (Ingelesez) Évariste Galoisen biografia