Félix Pyat

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Félix Pyat, 1871n

Félix Pyat (Vierzon, Frantzia, 1810 - Saint-Gratien, Seine-et-Oise, Frantzia, 1889) frantsesezko idazlea eta politikaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Le Figaro eta Charivari agerkarietan idatzi ondoren, Revue Britannique aldizkaria zuzendu zuen. Frantziako Alderdi Sozialistako buruzagia zen, baina, familia aberats bateko semea zenez, demokraziako aristokrata deitu zion Proudhon anarkistak. 1849ko matxinada errepublikazalean parte hartu ondoren, Suitzara ihes egin behar izan zuen. 1870ean, Parisa itzuli zen, eta Le combat agerkaria sortu zuen. Urte bereko urriko gertaeretan parte hartzeagatik atxilotu zuten. 1871n, diputatu hautatu zuten Seineko departamenduan eta Parisko Komunako kide izan zen; Komunaren errepresiotik ihes egitea lortu, eta Ingalaterrara erbesteratu zen. 1880. urtean Frantziara itzuli zenean, La commune egunkaria sortu zuen. 1888an, diputatu hautatu zuten Marseillan, ezker muturreko jarrerak izan zituen, eta eztabaida politiko latzak izan zituen Boulanger jeneral eta politikariarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Félix Pyat Aldatu lotura Wikidatan