Farinelli
Wikipedia(e)tik
Farinelli —jaiotza-izena: Carlo Broschi Farinelli— (Napoli, Italia, 1705 - Bolonia, Italia, 1782) kantaria izan zen. Castratien artean ospetsuena izan zen, eta Europa guztian kantatu zuen (1732-1737). Madrilen hartu zuen bizilekua, eta erreginaren begikoa izaki, eragin handia izan zuen, eta Calatravako kantziler egin zuen erreginak. Fernando VI.a Espainiakoa hildakoan, Bolonian hartu zuen egoitza.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.