Federico Errázuriz Zañartu
Wikipedia(e)tik
Federico Errázuriz Zañartu (Santiago, Txile, 1825 - 1877) politikaria izan zen, txiletarra, familiaz euskaldun jatorrikoa. Txileko lehendakari izan zen.
Liberala zen, eta 1851. urteko matxinadan hartu zuen parte (Motín de Urriola). Haren ondorioz, Perura jo behar izan zuen ihesi. José Joaquín Pérezen garaian ministro izan zen, eta, 1871. urtean, liberalak eta kontserbadoreak elkartu ondoren, Txileko lehendakari hautatu zuten. Karguan egon zen garaian (1871-1876), lehendakariaren ahalmenak murriztu zituen, bide eman zien parlamentuan talde politiko txikiei eta hezkuntza laikoa antolatu zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.