Feliciano de Silva

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Feliciano de Silva (Ciudad Rodrigo 1480-1492 bitartean-1554ko ekainak 24) idazle espainiar bat izan zen, La Celestina eta Amadis de Gaula bezalako lanen jarraitzaile oparoa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tristan de Silvaren semea izan zen, Karlos I.a Espainiakoaren kronista izan zena, Granadako gerran parte hartu zuena eta Ciudad Rodrigoko erregidore izan zena, eta, 1491 eta 1492 bitartean Madrilgo alkatea izan zena.

Gaztaroan Amerikan egon zen eta Sevillan Diego de Deza gotzainaren zerbitzuan egon zen, nori bere Lisuarte de Grecia eskeini zion, hiri honetan 1514an argitaratu zena. Bi urtez Karlos I.a Enperadorearen zerbitzuan egon zen, hauetan zehar Gaztelako Komunitateen Gerran parte hartuko zuelarik (1520-1521) enperadorearen alde. Bere jaioterriko erregidore ere izan zen. Bere Sueño de Feliciano de Silva lanean, Amadis de Grecia izeneko bere zalduneria liburuaren amaieran gehitua, bere emazte izango zen Gracia Ferekin, Hernando de Caracena kristau berriaren alaba zena, izan zituen maitasun istorio bitxiak kontatzen ditu, norekin 1520an ezkondu zen bere familia guztiaren iritziaren aurka.

Alonso Nuñez de Reinosoren laguna izan zen, Felicianoren eragin handia erakusten duen egilea, baita Montemayorrena ere hil ondoren eskaini zizkion bere Epitafio eta Elegíaren irakurketatik ebazten den bezala. Zazpi seme-alaba izan zituen (lau alaba eta hiru seme) Diego de Silva y Guzmánek Peruren konkistan borrokatu zuen eta Cuscoko alkate izendatua izan zen, Inca Garcilaso de la Vegaren babeslea izan zen eta indigenen aurkako gudu batean hil zen. Maria Fadrique de Toledorekin ezkondu zen, Calatravako Ordenako giltzaria. Feliciano izan zen hirugarren bat, 1540an Juan Alonso de Guzmán el Bueno Medina Sidoniako seigarren dukea izan zenaren morroia izan zen, eta Ana de Aragon dukesa Sevillan itota hiltzetik salbatu zuen.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Celestina bat idatzi zuen (1534), lau aldiz berrinprimatu zena eta merito literario handia duena bere ereduaren pareko izaten saiatzen ez bada ere. Satira erasmoar, eleberri pikaresko mota ezberdin, kalitatezko bertso eta elementu zelestineskoen nahasketa kaotiko bat da. Bertan Celestina ez da hil, baizik eta Parmenok eta Semproniok hiltzat utzi zutela oso zaurituta eta berak hildakoarena egin zuen hauengandik mendekatzeko. Bere laguna zen artxidiakono baten etxean laguntza bilatzen du, onera itzultzen da eta Jainkoari eskertzen dio bere berpiztea bere bekatuzko bizitza zuzenduz. Horregatik Polandria eta Felidesen artean bitartekari aritzen da hauen istorioak amaiera zoriontsua izan dadin; maitasun istorio nagusi honen ondoan badaude beste bigarren batzuk ere.

Gainera zenbait zalduneria liburu idatzi zituen, Amadis de Gaularen ziklokoak. Argitaratu zuen lehena Lisuarte de Grecia izan zen (1514), nahiko motza dena, Amadis de Gaularen biloba baten abenturak kontatzen dituena eta argitalpen arrakasta handia izan zuena. Ondoren honen jarraipen bat argitaratu zuen, Noveno libro de Amadís de Gaula, crónica del muy valiente y esforzado príncipe y caballero de la Ardiente Espada Amadís de Grecia, hijo de Lisuarte de Grecia, emperador de Constantinopla y Trapisonda, y rey de Rodas izenekoa (1530). Amadis de Greciak ere, bere azken ataletan artzain eleberrien elementuak dituena, oso harrera bikaina izan zuen. 1532an bere Florisel de Niquea argitaratu zen, bi zatitan Amadis de Greciaren seme baten abenturak kontatzen dituena eta 1535ean Rogel de Grecia izeneko hirugarren zati batekin jarraitu zuena. Azkenik, 1551n bere Cuarta Parte de don Florisel de Niquea handia argitaratu zen, amadistar zikloko azken liburua. Lan hauetako zenbait ingelesera eta frantsesera itzuli ziren eta horietako asko beranduago berreginak izan ziren, adibidez Juan Perez de Montalbanek idatzitako Don Florisel de Niquearen bertsio dramatikoak, La Gloria de Niquea, Villamedianako kondearena edo Amadís y Niquea, Francisco Leyvarena, Florisel de Niqueak izan zuen ospe handia gogorarazten duten lanak. Eragin honek mugak gainditzen ditu, eta William Shakespearek Florisel izeneko pertsonaia bat aurkezten du Cuento de Invierno izeneko bere lanean.

Bere garaikideak (Diego Hurtado de Mendoza adibidez) eta Miguel de Cervantes bera XVII. mendean bere estilo hanpatu eta gainkargatuaz eta bere arrazoien zentzugabekeriaz trufatu ziren. On Kixoteren aditu eta komentarista gehienek ere Silvaren aurkako postura hartu zuten, horietako askok honen zalduneria liburu bakar bat ere irakurri ez zuten arren. Gaur egun irizpide horien berrikuste bat gertatzen ari da eta bere lan literarioari eta Silvak Urrezko Mendeko literaturan egin zuen ekarpenari balio handiagoa emateko ohitura dago.