La Celestina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
La Celestina, espainiar literaturako lan gailenetako bat. Comedia de Calisto y Melibearen lehen edizioa, Fadrique Aleman de Basileak Burgosen 1499an inprimatutako inkunablea, 1. orria.

La Celestina XVI. mendetik lehenik Comedia de Calisto y Melibea eta ondoren Tragicomedia de Calisto y Melibea izenburuak izan dituen literatura lana da. Fernando de Rojas batxilerra jotzen da egiletzat. Erdi Aroaren eta Pizkundearen arteko trantsiziozko lana da, Errege-erregina katolikoen erregealdian idatzia, eta lehen edizio ezaguna 1499koa da. Egungo eleberriak eta antzerkiak oinarritzat hartu zuten lanetako bat da.

Celestinaren bi bertsio daude: Comedia deritzona (1499koa eta 16 zatitan banatua) eta Tragicomedia (1502koa eta 21 zatitan banatua). Kritika tradizionalak zabal eztabaidatu du La Celestinaren generoa, lan dramatiko edo eleberri bezala sailkatzearen artean zalantza eginez. Egungo kritikak lan hibrido bezala adierazten du, elkarrizketa soil bezala duen kontzepzioa, beharbada irakurle bakar batek errezitatua izateko pertsonaia ezberdinen ahotsak auditiorio txiki baten aurrean inpostatuz. Bere lorpen estetiko eta artistikoek, bere pertsonaien karakterizazio psikologikoak (bereziki hirugarrena, Celestina, honen jatorrizko aurrekaria Ovidiongan dagoelarik), berritasun artistikoak komedia humanistikoarekin alderatuz, non itxuraz inspiratzen den eta mendebaldeko literaturan bere aurrekaririk edo jarraitzailerik ez egoteak La Celestina espainiar eta mundu osoko literatura osoan lan gailenetako bat bihurtu dute.

Testuinguru historiko eta soziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Celestina Errege-erregina katolikoen erregealdian idatzi zen, hauek 1469an ezkondu zirelarik eta ezkontza honek 1504 arte iraun zuelarik, Elisabet I.a Gaztelakoa (Elisabet Katolikoa) hil zen urtea. 1492an Amerikaren aurkikuntza, Granadaren konkista eta judutarren kanporaketa gertatu ziren, esangura handiko hiru gertakari Espainiako historian. Urte horretan Antonio de Nebrijak ere gaztelaniaren lehen gramatika argitaratu zuen, Nebrijak berak Salamancan izan zuen irakasle aktibitatearekin batera, Espainian humanismoaren sarrera errazten duen argitalpena. Honela, arrunki, eta modu didaktikoan, urte honetan, 1492an ezartzen da Erdi Aroa eta Pizkundearen arteko trantsizioaren hasiera. Hain zuzen ere hamarkada honetan bertan agertzen dira Comedia de Calisto y Melibearen lehen edizioak.

Iberiar Penintsulako lurralde guztien bateratzea, Portugal izan ezik, erresuma bakar batean eta erlijio bakar batean, kristaua, garai honetan gertatzen da. Sanchez Albornozek kristau zaharra izatearen garrantzia nabarmentzen du beste bi erlijioetako kide diren judtar eta musulmanen aurka ohartarazia dagoen gizarte batean, hauek zuzen arbuiatzera ere iritsiz. Kristau bihurtuekiko mesfidantza dago (aurretik judutarrak ziren edo erlijio horretako arbasoak zituzten kristauak), euren izaera ezkutatu behar zutenak. Azkenean, erlijio horietako fededunak erresumatik kanporatuak izango dira eta Inkisizioak, baita heriotzaraino ere, beste erlijio batzuk praktikatzearen susmagarri direnak jazarriko ditu.

Edizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Funtsezko lan honen azterketan dagoen lehen kontua bere lehen urteetan dauden argitalpen kopuru ugaria da, 16 zatitik 21era luzatzen den lan bat izatea, eta kontsultaturiko bibliografian bere data ofizialarekiko aurrekoak edo ondorengoak diren argitalpen batzuei buruzko teoriak aurkitzea. Lanaren bi bertsio nagusi daude, bata 16 zatitan banatua dagoena eta Comedia izena hartzen duena, eta bestea 21 zatitan banatua dagoena eta Tragicomedia izena hartzen duena.

Comedia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko argitalpenen bat egon daitekeela susmatzen den arren, Comediaren lehen ediziotzat Burgosen Fadrique de Basilea inprimariak 1499an Comedia de Calisto y Melibea ustezko izenarekin argitaratu zuena hartzen da, New Yorkeko Hispanic Societyn kontserbatua dagoena. Baina aditu batzuk zalantzan jarri dute edizio honen data, atzeratuz eta 1500ean Toledon argitaratu zena lehen edizio bihurtuz. Burgosko edizioaren arazoa da ez duela lehen orria; orri hori gorde dutenek bezala, Comedia izenburua izango zuela uste da.

Comediak 16 zati ditu eta, Toledoko ediziotik aurrera, bertso akrostikodun kopla erreal batzuekin, non "El Bachiller Fernando de Rojas acabó la Comedia de Calisto y Melibea e fue nascido en La Puebla de Montalban" irakur daitekeen. 1500eko edizio honek sarrerako gutuna, aurresandako bertsoak, inzipita eta argumentua ditu. Lehen orria falta denez, Burgosko edizioak ere izan zitzakeela iradoki da, baina funtsik gabe.

Lan honen arrakasta berehalakoa izan zen, beste edizio batzuk bultzatu zituena, agian orain galduta dagoenen bat, eta 1501ean lana Sevillan argitaratzen da edizio berri batekin, honek ere Comedia de Calisto y Melibea izenburua daramalarik, 1499ko edizioaren izenburua hori bera izan daitekeela argudiatzen duena. Aurreko biek bezala 16 zati ditu, eta aurreko bien kasuen bezala, ale bakarra baino ez da kontserbatzen, baina oso egoera onean.

Tragicomedia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1502an Tragicomedia de Calisto y Melibea izenburuko edizio berri bat agertu zen, aurrekoek baino bost zati gehiago zituena, 21 orotara azken zatiaren aurretik, Tratado de Centurio izenekoa, bertan pertsonaia hau agertzen bait da, baita lana Heraklitoren "gauza guztiak gudu edo borroka eran sortuak dira", hau da, "gerra edo ika-mika da gauza guztien sortzaile" dioen maximan oinarritzen dela azaltzen duena, lanean inprimatzen den bizitzaren kontzepzio dialektikoa, non mirabeak eta jauntxoak, gazteak eta zaharrak, gizonak eta emakumeak, inozoak eta argiak gorrotatzen diren, hizkuntzak ere buruarekin borrokatzen duelarik, estilo altu eta latinizatzaile batek beste estilo baxu eta arrunt batekin borrokatuz. Tragicomedia honetaz sei edizio daude 1502an bertan, Sevillan Jacobo Crombergerrek editatutakoa nabarmentzen delarik, hiri horretan bertan beste hiru ere badauden arren, baita beste bana ere Salamankan eta Toledon.

Hain handia izan zen bere arrakasta ezen 1499tik 1634 arte doan tartean Espainian 109 edizio kontserbatu direla, horiei frantsesera itzulitako beste 24, italierara itzulitako 19, alemanezko beste 2, latin klasikoko 1 eta hebreerazko beste 1 gehitu behar zaizkielarik.

Baina ez zuen izenburuagatik arrakasta izan, sekula ez baitzen Comedia edo Tragicomediagatik La Celestinagatik bezain ezaguna izan, eta hala ikus dezakegu lan honi erreferentzia egiten diotela XVI. mendearen hasieratik Juan de Valdes edo Juan Luis Vivesek.

Egiletza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egilea Fernando de Rojas den arren, nolabaiteko eztabaida dago puntu honetan, neurri batean egileak berak sortutakoa. Lana ez dago sinatua eta Fernando de Rojas da lanaren aurretik agertzen diren akrostikoetan irakur daitekeen izena, hauekin batera 1497an lehen zatia eta bigarrenaren hasiera Salamancan zuzenbidea ikasten ari zen bitartean aurkitu zituela dioen gutuna, eta asko gustatu zitzaionez eta istorioaren amaiera ezagutzen ez zuenez hamabost gehiago gehitu zituela amaitu arte (jakina, lehenengo bertsioari erreferentzia egiten dio, Comedia izenekoa). Egiletzaren lehen arazoa, Rojasi jarraituz, lehen zati horren egilea topatzea izango litzateke. Lehen zati hori Errege Jauregian topatu den eta Celestina de Palacio bezala izendatzen den eskuizkribu bat da. Lana jarraitu zuenak lehen zati honen egiletza batzuk Juan de Menari eta beste batzuk Rodrigo de Cotari ematen ziotela dio.

Fernando de Rojasek egiten dituen balizko egiletza emate hauek arazotsuak dira. Kritikak Mena ia berehala baztertu zuen, Salamancan zuen ospeak egiletza hori argitara berehala emango baitzuen, honek Fernando de Rojasek lanarekiko arreta izen ospetsu bat erabiliz pizteko erabili zuen baliabide bat izan zela adierazten duelarik. Prosa latinizatzailean Menak idatzitako bertso batzuk aurkitzean arrasto hau jarraitu nahi izan zen berriz, baina ez dirudi oso litekeena.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: La Celestina Aldatu lotura Wikidatan