Felipe Ugarte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Felipe Ugarte

Bizkaiko gobernadore zibila

1975eko abenduaren 30a - 1976ko abuztuaren 10a
Ignacio García López - José Antonio Zarzalejos Altares

Arabako gobernadore zibila

1974ko otsailaren 13a - 1975eko abenduaren 30a
Agustín de Asís Garrote - Rafael Landín

Gorte frankistetako prokuradorea

1971ko azaroaren 11 - 1974ko ekainaren 25a - Fernando Otazu
Hautetsia: Gorte Frankisten 10. Legegintzaldia

Donostiako alkate

1969ko ekainaren 17a - 1974ko otsailaren 8a
Miguel Muñoa Carresson (en) Itzuli - Francisco Lasa (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaDonostia1916ko apirilaren 2a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1988 (71/72 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta ofizierra
Lantokia(k)Madril
Zerbitzu militarra
Graduateniente koronel
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Kursaal kasinoa botatzeko agindua sinatu zuen.

Felipe Ugarte Lambert de Sainte-Croix (Donostia, 1916ko apirilaren 21988) militar espainiarra, funtzionario, politikari eta Donostiako alkatea frankismo garaian. Bere udal politika nahiko txikitzailea izan zen eta herri mailan oso ospe txarra izan zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batxilergoa Donostian hasi zuen, Parisen bukatzeko zeren eta bere familia hara joan baitzen. Zuzenbidea eta Ingeniaritza ikasi zuen baina Espainiako Gerra Zibilarekin baztertu zituen armada frankistan sartzeko boluntario gisa. Armadan artilleria behin-behineko tenientea izan zen. Gerra bukatu ondoren armadan jarraitu zuen, teniente-koronela kargua eta Estatu Nagusiko diplomatua izan arte. Ondoren Informazio eta Turismo Ministerioan oposaketak egin zituen. 1953an Ministerio horren Gipuzkoako Lurralde Delegatua izendatu zuten. Postu horretan hamabost urte eman zituen. 1969ko ekainaren 16an Donostiako alkate izendatu zuten, Miguel Muñoa Caressoni ordezkatzeko. Postuan 1974ko abenduaren 13 arte egon zen. [1] Bere gestioa zela eta, ez onartze zabal izan zuen eta, azkenik, Arabako Gobernadore Zibil izendatu zuten. Espainiako Gortetan ere prokuradorea izan zen 1971tik 1974 arte.[2]

Donostian egin zituen aktuazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1969tik 1974 gehiengoaren iritziaren aurkako ekintzak eraman zituen aurrera. Hona hemen batzuk:

Donostiako Udalak 1972an onartu zuen Uliako Plan Partzialak Uliako 102 eraikin eraitsi nahi zituen (1500 etxebizitza guztira) Saguesen, Zemorian, Uliako mendi-magalean, Ategorrietan eta Intxaurrondo Zaharrean. Ulia auzoan masiboki eraikitzeko plana zen, baina ez zen burutu. Uliako bizilagunek urtebetez kontra ekin eta gero, alkateak bertan behera utzi zuen plana.[4][5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]