Miguel Delibes

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Miguel Delibes
Miguel Delibes
Miguel Delibes, zahartzaroan.
Datu pertsonalak
Izen osoa Miguel Delibes Setién
Jaio 1920ko urriaren 17a
Valladolid (Gaztela eta Leon, Espainia)
Hil 2010eko martxoaren 12a
Valladolid (Gaztela eta Leon, Espainia)
Sinadura Firma de Miguel Delibes.svg

Miguel Delibes Setién (Valladolid, Espainia, 1920ko urriaren 17a - Valladolid, Espainia, 2010eko martxoaren 12a), kazetari eta idazle espaniarra eta Real Academia Española erakundeko kidea izan zen.

Delibesek sarritan aitortu bezala, haren bizitzako bi pasio nagusiak literatura eta eper gorriak ehizatzea izan zen. Kontraesankorra eman dezakeen arren, naturaren miresle eta defendatzaile handia izan zen, eta idazle moduan Gaztelako landa-ingurua sarritan islatu zuen. Euren lanik ezagunenen artean "La sombra del ciprés es alargada", "El camino", "Las ratas", "El hereje", "Cinco horas con Mario" eta "Los santos inocentes" daude, besteak beste.

Bestela, "El Norte de Castilla" haren hiriko egunkarian lan egin zuen, bai eta kazetaren zuzendaria izan 1958tik 1963 arte ere bai.

Azkenik, Ángeles de Castrorekin ezkonduta egon zen eta zazpi seme-alabak izan zituen. Heste lodiko minbizia zela-eta ebakuntza egin behar izan zioten 1998an, eta tumorearekin borrokan 10 urte baino gehiago eman ondoren hil egin zen 89 urte zituelarik.

Eduki-taula

[aldatu] Literatur lanak

Delibesen omenezko plaka Valladoliden, "El hereje" idatzi izanagatik.

[aldatu] Zineman

  1. "El camino", Ana Concha, 1962.
  2. "Retrato de familia" ("Mi idolatrado hijo Sisí"), Antonio Giménez-Rico, 1976.
  3. "La guerra de papá" ("El príncipe destronado"), Antonio Mercero, 1977.
  4. "Los santos inocentes", Mario Camus, 1984. Canneseko Zinemaldian saritua, Francisco Rabal eta Alfredo Landa aktore lanetan ibili zirelarik.
  5. "El disputado voto del señor Cayo", Antonio Giménez-Rico, 1986.
  6. "El tesoro", Antonio Mercero, 1988.
  7. "La sombra del ciprés es alargada", Luis Alcoriza, 1990.
  8. "Las ratas", Antonio Giménez-Rico, 1996.
  9. "Una pareja perfecta" ("Diario de un jubilado"), Francesc Betriú, 1998.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Miguel Delibes
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak
Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak