Fernando Henrique Cardoso
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Fernando Henrique Cardoso | |
| Jaio | 1931ko ekainaren 18a (81 urte) | |
| Rio de Janeiro ( |
||
Fernando Henrique Cardoso (Rio de Janeiro, 1931ko ekainaren 18a) brasildar soziologo eta politikaria da, 1995 eta 2003 artean bertoko presidentea izan zena. Luiz Inácio Lula da Silvak ordezkatua izan zen.
Bizitza [aldatu]
Unibertsitateko irakasle izan zen 1950-60ko hamarkadetan. Garai hartan plazaratu zuen Enzo Falettorekin batera ezaguna egin zuen liburua: Dependencia y desarrollo en América Latina (1969, Mendekotasuna eta garapena Latinoamerikan). 1964ko estatu kolpearen ondorioz erbestean egon zen hiru urtez. Brasila itzuli eta 1970ean PMDBren (Brasilgo Mugimendu Demokratikoaren Alderdia) aholkulari lanetan hasi zen. 1983tik 1992ra senatari izan zen, eta 1988an PSDBren (Brasilgo Alderdi Sozialdemokrata) sorreran parte hartu zuen. Ogasun ministro izan zen 1993-1994an, eta inflazioa arras jaistea lortu zuen. Horri esker lortu zuen garaipena 1994ko lehendakaritzako hauteskundeetan PTko (Lanaren Alderdia) Lula da Silvaren aurka. 1998ko hauteskundeetan berriro eskuratu zuen Brasilgo lehendakaritza.
| Artikulu hau Brasilgo biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.