Pikto

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arrano bat irudikatzen duen Eskoziako piktotar harria

Piktoak Erromatar Inperio garaitik X. menderarte Eskoziaren ipar eta erdialdean bizi ziren tribuen konfederazioa zen (Forth eta Clyde-ren iparraldera). kaledoniar eta beste tribu batzuen ondorengo zuzenak ziren eta erromatar historialariek jadanik aipatuak zituzten, Ptolomeoren mapan ere agertzen zirelarik. X. mende inguruan Pictia edo Pictavia (ingeleraz Pictland) Albako (Eskozia) erresuman bilakatu zen, honekin batera piktoak Albannach edo eskoziar bilakatu zirelarik.

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Piktoera» eta «Lunnastingeko harria»

Piktoen hizkuntza ez da guregana heldu. Horren froga bakarrak dira toki izenak, monumentuetan aurkitutako pertsonen izenak eta aipamen garaikideak. Toki eta pertsonen izenen aztarnek iradokitzen dute piktoek hizkuntza zeltiar batean hitz egiten zutela, britoniar hizkuntzekin erlazionatuta, honi piktoera deritzaio.[1] Argudiatu da hainbat inskripziotan agertzen den hizkuntza zeltiarra ez dela, eta, hori dela eta, bertan hizkuntza ez-zeltiarrak ere bazeudela.[2]

Toki izenek pentsarazten digute Eskozian kolonia piktoak bazirela garai historikoetan. "Aber-", "Lhan-", edo "Pit-" aurrizkiek markatzen dute lehen piktoak bertan bizi zirela, esate baterako: Aberdeen, Lhanbryde, Pitmedden, Pittodrie etab.[3] "Pit-" aurrizkiak (zatia, eskualdea) ikusteko izan lezake aurreko eskualdeekin.

Orobat, toki izenek erakusten dute gaelikoaren aurrerapena pikoten lurraldearen barruan. Atholl hitza, Irlanda berria esan nahi duena, VIII. menderako dago dokumentaturik. Beste toki izen batzuek ere gaelikoz mintzatzen zirenen eragina edo kolonizazioa iradokitzen dute.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Forsyth, Language in Pictland, Price "Pictish", Taylor, "Place names", Watson, Celtic Place Names.
  2. Jackson, "The Language of the Picts", Forsyth-ek eztabaidatua: Language in Pictland.
  3. Oro har toki-izenen inguruan gehiago jakiteko, ikus Watson, Celtic Place Names; Nicolaisen, Scottish Place Names, pp 156–246.
  4. Watson, Celtic Place Names, pp. 225–233.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pikto Aldatu lotura Wikidatan