Filippo Juvarra
Wikipedia(e)tik
Filippo Juvarra (Messina, 1676 - Madril, 1735) italiar arkitekto barrokoa izan zen. Erroman arkitekturako ikasketak egin ondoren, erregeren arkitekto izendatu zuen Victorio Amadeo II.a Savoiakoak, eta Turingo hirira joan ziren biak. Hiri honetan egin zituen Juvarak lan goraipagarrienak: Supergako basilika (1715), Madama jauregiko aurrealdea (1718), Erregearen jauregiaren zabalpen eta berrikuntzak (1720-1721) eta Stupinigi etxeko ehiza-kasinoa (egilearen maisulana, 1729-1734). Espainiara joan zen 1735. urtean Filipe V.ak deiturik, eta La Granjan lan egin zuen. Hark egina da, orobat, Madrilgo errege-etxearen diseinua.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.