Fitohormona

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Fitohormonak landare-hormonak dira, landareko zenbait zelulak ekoiztutakoak, kopuru txikietan aldaketa fisiologikoak eragiten dituztenak (hazkundearekin loturikoak, batez ere).

Animali-hormonen aldean, fitohormonak ez dira guruinetan ekoizten, landareetan ez baitaude halako organo berezirik. Landare-ehunetan jariatzen dira, eta landare-hodiek (xilema, floema) garraiatzen dituzte jarduten duten tokietaraino.

Hazkundeaz gain, fitohormonak landareetako beste prozesu batzuetaz ere arduratzen dira: hostoen erorketaz, loraketaz, fruituaren eraketaz eta erneketaz.

Fitohormona nagusiak 5 dira:

Nekazaritzan eta lorezaintzan landare-hormonen ezaugarrien ezaguera garrantzi handikoa da, ondorio praktiko askok (fruituaren osaketa, loraldia, izurriteen aurkako borroka...) lotura estua baitute fitohormonen jarduerarekin.