Psittaciformes

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Psittaciformes
Fosilaren garaia: Eozeno-gaur egun

[1]
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Aves
Goiordena: Neoaves
Ordena: Psittaciformes
Wagler, 1830
Superfamiliak

Cacatuoidea
Psittacoidea
Strigopoidea

Hedapen mapa

Psittaciformes, loroak, perikitoak, kakatuak, papagaiak eta gisako hegaztiak biltzen dituen ordena.

Ordena honetako hegaztien bereizgarria da oso azkarrak direla eta espezie batzuek gauza direla ahoskatzeko eta giza hotsak nahiz hitzak errepikatzeko.

Hego Amerikan, Erdialdeko Amerikan, Afrikan eta Madagaskarren, Australian, Ginea Berrian, Zeelanda Berrian eta Ozeano Bareko hegoaldeko uharteetan bizi dira gehienak.

Latinezko Psittacus hitzetik datorkio izena hegazti-talde honi, ordena honetako hegaztiak bizi ziren Sittace izeneko Asiriako herritik.

Psittaciformes ordenaren barruko sailkapena behin baino gehiagotan aldatu da. Gaur egun, Nazioarteko Ornitologia Kongresuak (2009) hiru familia onartzen ditu: Strigopidae, Cacatuidae eta Psittacidae. Bestalde, 85 genero eta 350 bat espezie ditu ordenak.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegazti potoloak dira, buru handi, lepo motz eta gorpuzkera biribilekoak. Kolore biziko lumak izan ohi dituzte.

Tamaina desberdinetako hegaztiak sartzen dira ordena honetan: espezie txikienak —Micropsitta pusio— 10 g pisatzen ditu, eta 8 cm garai da; espezie handienak —Ara hyacinthe—, berriz, metro bateko garaiera du.

Moko bereizgarria dute: motza, gakoduna, lodia eta gogorra. Baraila garezurrari lotua du, eta horrek aukera ematen dio goitik beherako mugimendua indar handiz egiteko. Psittacidae familiako espezie guztiek, Psittrichas fulgidus espezieak ez beste, modu berean erabiltzen dute mokoa aleak fruituetatik ateratzeko: aleari barailen artean heltzen diote, behe-barailak xehatzen du fruituaren azala, eta mingainarekin hartzen dute alea. Mingain gihartsua dute.

Begi bakoitza independentea da. Lepoak mugimendu ugari egin ditzake, eta ikuspen-eremu zabala eskaintzen die horrek. Hanka motzak dituzte, eta zigodaktilak dira, hau da, bi hatz aurrera begira dituzte, eta beste bi atzera begira. Halako hankak aproposak dira hegazti zuhaiztarrentzat, bai adarrei heltzeko eta baita janaria hartzeko eta fruituen oskolak irekitzeko ere.

Denbora asko pasatzen dute lumak zaintzen, baina beren burua seguru sentitzen dutenean baino ez dira horretan aritzen. Maiz edan behar izaten dute ura, eta, lurralde lehorretan, espezie bereko milaka aleko taldetan biltzen dira, ura edateko lekuen inguruan. Fruitujaleak dira gehienak, eta aleak, intxaurrak eta lore-begiak janez osatzen dute elikadura.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Waterhouse, David M. (2006), «Parrots in a nutshell: The fossil record of Psittaciformes (Aves)», Historical Biology 18 (2): 223–234, doi:10.1080/08912960600641224 .