Francesco Bartolomeo Rastrelli

Wikipedia, Entziklopedia askea
Francesco Bartolomeo Rastrelli

Bizitza
JaiotzaParis, 1700
Herrialdea Errusiar Inperioa
HeriotzaSan Petersburgo1771ko apirilaren 29a (juliotar egutegia) (70/71 urte)
Familia
AitaCarlo Bartolomeo Rastrelli
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Lantokia(k)San Petersburgo eta Kiev
Enplegatzailea(k)Arteen Akademia Inperiala
Lan nabarmenak
MugimenduaBarrokoa

Francesco Bartolomeo Rastrelli (errusieraz: Франче́ско Бартоломе́о (Варфоломе́й Варфоломе́евич) Растре́лли; Paris, 1700San Petersburgo, 1771ko apirilaren 29a) italiar arkitektoa izan zen. Batez ere Errusian lan egin zuen. Estilo barroko berantiar, dotore eta maiestatetsuko eraikinak diseinatu zituen.

1716an San Petersburgora lagundu zuen bere aita, Carlo Bartolomeo Rastrelli. Han, Italiako tradizioa eta Moskuko barrokoa uztartu zituen. 1730ean gorteko arkitekto izendatu zuten, eta postu horretan jarraitu zuen Ana eta Elisabet tsarinen erregealdietan. Katalina II.a zarina estilo barrokoaz nekatu zen eta Rastrelli erretiratu egin zen.

Rastrelliren hamar eraikin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

# Irudia Izena Kokalekua Data
1 Rundāle Jauregia Pilsrundāle, Bauskatik gertu 1736–1740
1764–1767
2 Jelgava Jauregia Jelgava
Txantiloi:LVA
1738–1740
1763–1772
3 Peterhof Jauregia Peterhof, San Petersburgotik gertu
1747–1755
Peterhof Jauregiko kaperak Peterhof, San Petersburgotik gertu
1747–1751
4 San Andres eliza Kiev
1748–1767
5 Smolni komentua San Petersburgo 1748–1764
6 Vorontsov Jauregia San Petersburgo
1749–1757
7 Katalina Jauregia Tsarskoe Selo (Puxkin)
1752–1756
Hermitage Pavilion Tsarskoe Selo (Puxkin)
1749
8 Marinski Jauregia Kiev
1752
1870
9 Stroganov Jauregia San Petersburgo
1753–1754
10 Neguko Jauregia San Petersburgo
1754–1762

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]