Francesco Cavalli

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Francesco Cavalli.

Francesco Cavalli —benetako izen-deiturez Pietro Francesco Caletti-Bruni— (Crema, Italia, 1602 - Venezia, Italia, 1676) musikagilea izan zen. Musika-heziketak ordaindu zizkion Federico Cavalli babeslearen deitura hartu zuen. Claudio Monteverdiren ikaslea izan zen Venezian. Mazarinok Parisa deitu zion, baina han aurkezturiko bi operek (Xerse: 1906 Xerxes, eta Ercole amante: 1662, Herkules maitemindurik) ez zuten halako arrakastarik lortu. Berriro ere Veneziara joanda, San Marko basilikako kapera-maisu aukeratu zuten. Kantata, motete eta canzonetta ugariz gainera, 42 opera ondu zituen. Francesco Cavalliren Le Nozze di Teti e di Peleo (1639) gorde den lehen Veneziako opera da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]