Francis Picabia
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Jaio | 1879ko urtarrilaren 22a | |
| Paris (Frantzia) | ||
| Hil | 1953ko azaroaren 20a | |
| Paris (Frantzia) | ||
Francis-Marie Martínez de Picabia (Paris, 1879ko urtarrilaren 22a - Paris, 1953ko azaroaren 20a) Frantziako margolaria, diseinatzailea eta poeta izan zen, mugimendu dadaistaren barruan nabarmendu zena. Picabia korronte berri guztiak onartzeko prest egon zen beti, eta arte mota bakar bati atxikitzeari uko egin zion. Hortaz, hainbat epetan futurismoari, figurazioari eta, 1945etik aurrera, abstrakzioari lotu zitzaion.
Eduki-taula |
Biografia[aldatu]
Parisko Arte Ederretako Eskolan egin zituen ikasketak. 1903an egin zuen lehen erakusketa. 1909an hasi zen obra ez figuratiboak lantzen; bi urte geroago kubismorantz lerratu zen. Lehen Mundu Gerran dadaismoaren bultzatzaileetako bat izan zen; 1916an, Bartzelonan, 391 izeneko aldizkaria sortu zuen.
Bizitzako azken urteetan surrealismorantz jo zuen.
Obra nagusiak[aldatu]
Margolaritza[aldatu]
- Caoutchouc (1908)
- Paroxysme de la douleur, La Femme au monocle, Les Centimètres
- Cure-Dents.
Literatura[aldatu]
- Poèmes et dessins de la fille née sans mère (1918)
- Pensée sans langage (1919)
- Unique Eunuque (1920)
- Jesus-Christ Rastaquouère (1920)
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.