Fuji Mendiaren Hoei erupzioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hōei erupzioak sortutako sumendi-errautsen erortzearen mapa
Hōei kraterra erakusten duen Fuji mendiaren ikuspegia

Fuji Mendiaren Hōei erupzioa (japonieraz 宝永大噴火 Hōei dai funka) 1707an (Hōei-ko laugarren urtea) gertatu zen.

Fuji mendiak historian zehar hiru ikaragarrizko erupzio pairatu ditu: birritan Heian aroan (Enryaku eta Jogan erupzioak) eta behin Edo aroan (artikulu honetako Hōei erupzioa).

Nahiz eta labarik jaurti ez zuen, Hōei erupzioak sumendi-errauts kopuru itzela bota zuen, sumendiaren inguruko leku zabalen gainean sakabanatuta, Fuji Menditik ia 100 km dagoen Edo hirira iritsiz (gaurko Tokio). Errauts kopurua 800.000.000 ingurukoa zenbatetsi zuten.

Erupzioa Fuji Mendiaren hego-mendebaldeko aldean gertatu zen, eta hiru tximinia berri sortu zituen, 1., 2., eta 3. Hōei-tximiniak izenekoak. Gaur arte hauxe izan da Fuji Mendiaren azken erupzioa.

Hondamendi sekundarioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hōei erupzioaren hurrengo urtean, Sakawa ibaia gainezkatu zen sumendi-errautsaren jalkinaren ondorioz.

Sumendi-hondar jausiek Fuji mendiaren ekialdeko soroak zabal-zabal estali zituzten. Soroak berreskuratzeko nekazariek sumendi-hondakinak zabortegiratu eta hondar-tontorrak egin zituzten. Euriak hondar-tontorrak zabortegietatik ibaietara behin eta berriro eroan eta ibai batzuen sakonera gutxitu zuen. Batez ere Sakawa ibaian sumendi-errauts kopuru handiek han-hemenka behin-behineko dikeak sortu zituzten. Hōei erupzioaren hurrengo urteko abuztuaren 7 eta 8ko euri-zaparradek sumendi-errauts eta lokatzaren olde bat sortu eta dikeak apurtu zituzten Ashigara lautada urpetzeko.