Funabashi (Chiba)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Funabashi

Funabashi (Chiba)
bandera

armarria

Izen ofiziala 船橋市
Estatua JaponiaJaponia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Kantō
Chiba
Koordenatuak

35°42′N 139°59′E / 35.700°N 139.983°E / 35.700; 139.983Koordenatuak: 35°42′N 139°59′E / 35.700°N 139.983°E / 35.700; 139.983

Funabashi (Chiba) non dagoen adierazten duen Japonia-ko/-go/-eko mapa
Funabashi (Chiba)
Eremua 85,64 km²
Posta kodea 273, 274
Biztanleria 610.572 bizt. (2012)
Dentsitatea 7.129,52 bizt./km²
http://www.city.funabashi.chiba.jp/index.html

Funabashi (船橋市 Funabashi-shi?) Japoniako hiria da, Chiba prefeturako bigarrena populazioari dagokionez. 2012ko erroldaren arabera 610.572 biztanle ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Funabashi Chiba prefeturako ipar-mendebaldean kokaturik dago, Tokioko prefeturatik oso gertu. Honek Chibaren eta Tokioren lo-hiri bihurtu du. Tokioko Badiaren ertzean dago, Shimōsa lautadan, 20-30 mettrotako altueran. Tone ibaiak gurutzatzen du hiria.

Aintzina hondartza zabalak izan ohi zituen baina gaur egun kostaldea oso industrializatuta dago eta badiari kendutako lurrak ere baditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paleolito garaian jadanik populatua izan zen eremua eta Jōmon Aroko oskol pilaketak aurkitu dira. Funabasi izena Kamakura Aroan aipatzen da lehenengo aldiz, baina askoz zaharragoa dela dirudi, izan ere VIII eta X mendeen artean hainbat tenplu budista eta santutegi xintoista eraiki ziren.

Chiba leinuaren eskutan egon zen herria eta inguruko leinuekin hainbat borroka ezagutu zituen. XVII mendean Tokugawa Ieyasuk konkistatu zuen eta Tokugawa shogunerrian sartu zuen. Shogunerriaren barnean garapen handia izan zuen izan ere Tone ibaia gurutzatzeko posta hiri bihurtu baitzuten.

Funabashi herria 1889an sortu zen eta 1937an hiri bihurtu zen. Instalazio militar ugari zituenez Bigarren Mundu Gerran oso bonbakatua izan zen.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ninomiya Jinja tenplua.
  • Funabashi santutegia.
  • Funabashi hipodromoa.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Senidetutako hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Funabashi (Chiba) Aldatu lotura Wikidatan