Gabriel Pierné

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gabriel Pierné

Frantses musikagilea, orkestra-zuzendaria eta organo-jotzailea (Metz, 1863 - Ploujean, 1937). César Franckekin eta Massenetekin egin zituen ikasketak Parisko Kontserbatorioan. 1882. urtean Erromako Sari Nagusia irabazi zuen Edith kantatarekin, eta 1890. urtean Francken organo-jotzaile postua hartu zuen Sainte Clotilden. 1903. urtetik aurrera Colonne kontzertuetako zuzendari-laguntzailea izan zen, eta 1910-1934 urteetan, haien orkestra-zuzendari nagusia. Lan aipagarriak ditu: La fille de Tabarin opera (1901); Cydalise et le chévrepied balleta (1919); La croisade des enfants oratorioa (1902); orkestrarako lanak, pianorako kontzertu bat (1887), ganberako musika, organorako musika eta abestiak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gabriel Pierné Aldatu lotura Wikidatan