Musker berde

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Musker berde
Lacerta viridis
Lacerta viridis
Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Kordatua
Klasea: Narrastia
Ordena: Squamata
Azpiordena: Saurioa
Familia: Lazertido
Generoa: Lacerta
Espeziea: L. viridis
Izen binomiala
'Lacerta viridis'
Laurenti, 1768
Distribution of Lacerta bilineata and Lacerta viridis.png

Musker berdea (Lacerta viridis), Europako zati handi batean aurkitzen dugu: Iparraldetik Kanaleko uharte, Rhin bailara, Txekia, Eslovakia eta Errusia hego-mendebalderaino; hegoaldetik Iberiar Penintsulako iparralde, Sizilia eta Greziaraino. Mediterraneo itsasoko irla askotan ez da ezagutzen, Euboa, Thasos, Samotrazia, Korfu eta Elban izan ezik.

Helduen tamaina muturretik uzkiraino 13 cm-koa izaten da. Buztana gorputza baino bi aldiz handiagoa da. Musker handia eta ederra gorputz sendoarekin . Arren burua nahiko motza eta garaia da. Arrak marrazki berezi bat du bizkar gainean, ezkata berde eta beltzez osatua eta burua ilunagoa. Emeak oso aldakorrak dira: batzuetan berde edo arre uniforme, bestetan orbanekin; sarritan bi edo lau lerro estu eta argiak enborrean marra edo orban beltzekin.

Zuhaixka-formako landaretza itxia dagoen habitat eguzkitsuetan aurkituta: baso irekiak, heskai, baso-bazter, zelai, lahardi, lubeta landarez estalia eta abarretan. Hegoaldean hezeak edo altuagoak diren tokiak nahiago ditu. Eguzkia hartzeko, goizean eta arratsean ateratzen da. Erasoa sentitzen denean sasien artean, arrailetan, eta karraskarien gordelekuetan babesten da.

Ugalketa, gainerako lazertidoek egiten duten bezalakoa da. Arrak emea hortzez harrapatzen du eta estaltzearen bitartez barne-ernalketa burutzen du. Emeak 6-15 arrautza erruten ditu eta lur azpian uzten ditu. Hiru hilabete pasa ondoren muskerkumeak jaioko dira.

Orojalea da eta elikatzeko ornogabeak diren animaliak ehizatzen ditu. Noizbehinka ornodun txikiak, fruta eta arrautzak ere jaten ditu.

[aldatu] Ikus, gainera

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Musker berde
Wikispecies-logo-en.png
Wikispezieetan orrialde bat dago honi buruz:
Musker berde
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak